Ingurumen boluntarioen jardunaldia (Basauri)

Sagarrak–Ekologistak Martxan eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu du Iruaretxetako Haztegian.

Jarduna goizez bakarrik izango da (13:00ak arte, gutxi gorabehera). Egin beharreko jarduera publiko guztiei zuzenduta dago, baina adin txikikoak heldu batekin joango dira, eta beti haien ardurapean. Gomendagarria da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.

Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.
Izena eman behar da, azken eguna: martxoak 4.
944263769 edo ekologia@sagarrak.org,

Lagundu gure basoak leheneratzen!

Zuen zain gaude!!!

  • Twitter
  • Facebook