40. urteurrena, Ekologistak Martxan Lizarra

When:
2018-05-04 all-day
2018-05-04T00:00:00+02:00
2018-05-05T00:00:00+02:00
Where:
lizarra

Udaberri honetan 40 urte beteko dira Estella-Lizarrako mugimendu ekologistak bere ibilbidea hasi zuenetik, hasieran Estellerriko Asanblada Ekologista moduan eta, geroago ECOLOGISTAS EN ACCIÓN DE TIERRA ESTELLA – LIZARRERRIKO EKOLOGISTAK MARTXAN taldea bilakatu zen.

40. urtemuga oroitarazi eta partekatu nahi dugu, era batean edo bestean mugimendu ekologistarekin urte hauen guztietan barna lan egin duten lagun guztiekin.

Eginiko lan guztia oroitarazi nahi genuke, laguntza eman duten guztiei omenaldia egin, arrakasta eta porrotak baloratu, esperientziaren bidez hobetzeko, eta, jakina, etorkizunean pentsatuz, aurrean ditugun errokei buruz eta horiei heltzeko erarik hoberenari buruz mintzatuz.

Honako hauek dira aipatu ekitaldia ospatzeko programatzen ari garen ekitaldi nagusiak. Gonbidaturik zaudete eta horietan parte hartzen animatzen zaitugu.

OSTIRALA, MAIATZAREN 4an

19:00

Estella-Lizarrako Kultur Etxea

Ekologistak martxan, nondik gatoz? Non gaude? Nora goaz?

Theo Oberhuber-ekin, naturalista, ekologista historikoa eta Ekologistak Martxan taldeko sortzailetariko bat, eta Carlos Alonso, abokatu ingurumenerako, nuklearren aurkako borroketan ekintzaile historikoa eta Ekologistak Martxan taldeko kidea.

LARUNBATA, MAIATZAREN 5ean

12:00

Estella-Lizarrako Kultur Etxea

1978-2018, Non zinen orduan? 40 urte Ekologismoarekin Estellerrian

Mahai-ingurua:

Eusebio Gainza, Ingeniari, ekologista historikoa, lehen batzorde ekologistaren kidea eta mugimendu ekologistaren aitzindarietako bat Estellerrian.

Carmen Latorre, talde ekologista zaharraren kidea eta Estella-Lizarrako Udaleko lehenbiziko ingurumen-zinegotzia CUE-LKBearekin

Ester Montero, nekazari-ekologoa eta Ekologistak Martxan taldeko kidea

Moderatzailea: Jesus Garijo ( Amadaeus)

14.30

Bazkaria La Bota Peñan ( menua adjunto)

Menu begetarianoa, 30 euro (menua ikusi)

Apuntatzeko

Txemi 699 38 53 08

Roberto 606 63 66 51

Berri Taberna

Etxeberria natur dendan

 

  • Twitter
  • Facebook