AHTaren aurkako bizikleta martxa, Iruñea – Atxondo

Oraindik AHTaren munstroa gelditzeko garaiz gaudelako, uda honetan, bizikletaz joango gara Nafarroatik Atxondon (Bizkaia) uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egingo den AHTren aurkako kanpaldira. Bizikleta martxa Iruñetik abiatuko da uztailaren 28an, asteazkenean, eta kanpaldiaren hasierara uztailaren 30ean iritsiko da. Bizikleta martxarekin hainbat lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu

AHT dagoeneko eraikita dagoen azpiegitura dela eta atzera egiterik ez dagoela inposatzen ari zaigun ideia da. Errealitatetik oso urrun, ordea. AIREF (Erantzukizun Fiskaleko Agintaritza Independentea) erakundeak emandako datuen arabera, EAEn 15 urteko lanen ostean, inbertsio osoaren % 58 falta da oraindik. Nafarroaren kasua are nabarmenagoa da, 10 urteko lanen ondoren inbertsioaren % 96 falta baita oraindik.

Historiako krisi ekologiko eta ekonomiko handienaren erdian, AHT Euskal Herriaren etorkizunerako azpiegitura estrategikoa eta funtsezkoa dela sinetsarazi nahi digute. Obrekin jarraitzeko urteko aurrekontu neurrigabeez gain, orain, Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak esan duenez, Covid osteko berreskurapenerako Europako funtsen zati handi bat azpiegitura hori finantzatzeko erabili nahi dute. Hau onartuko dugu? Funts publiko horiek, beste behin ere, enpresa pribatuak finantzatuko dituzte kapitalismo berdea sendotzeko aurrekaririk ez duen operazio batean, eta aldi berean gizarte-gaietan egindako murrizketak eta biztanleriaren sektore handien pobretzea gero eta jasangaitzagoak izango dira.

Ezin diegu utzi inbertsio publiko gehiago xahutzen hondorik gabeko putzu honetan, iristen ari den kolapsoa are gehiago bizkortuko baitu.

Oraindik AHTaren munstroa gelditzeko garaiz gaudelako, uda honetan, bizikletaz joango gara Nafarroatik Atxondon (Bizkaia) uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egingo den AHTren aurkako kanpaldira. Bizikleta martxa Iruñetik abiatuko da uztailaren 28an, asteazkenean, eta kanpaldiaren hasierara uztailaren 30ean iritsiko da. Bizikleta martxarekin hainbat lekutan bat egingo duten zutabeak osatzera animatzen zaituztegu.

Bizikleta martxan eta kanpaldian parte hartzeko deia egiten dugu. Denok Atxondoko kanpaldira! Ongi etorri!

EGITARAUA

Uztailak 28, asteazkena: IRUÑEA-IRURTZUN-ETXARRI ARANATZ

9:30. Iruñeko Diputazioaren aurrean: partehartzaileen etorrera eta materialen prestaketa.
10:00. Martxaren hasiera ekitaldia eta irteera. Txantrea, Antsoain, Errotxapea zeharkatu.
11:00. Iruñeko Sanduzelaiko tren geltokia. Ez dezatela geltokia Etxabakoitzera eraman!. Auzo elkartearen azalpena.
12:00. Ororbia. Hamaiketakoa.
13:00. Anotz. Bainua.
14:00. Irurtzun. Bazkaldu ondoren antolakuntza- batzarra.
17:00. Irurtzundik abiatzen gara.
18:00. Uharte Arakil.
19:00. Etxarri Aranatz. Afaldu ondoren sorpresa.
Uztailak 29, osteguna: ETXARRI ARANATZ-DURRUMA-ETURA
9:30. Irteera Etxarri Aranaztik.
10:30. Altsasu.
11:30. Ziordia. Hamaiketakoa. Amarauna gune autogestionatuaren aurkezpena.
14:00. Durruma. Bazkaria.
16:30. Durrumatik abiatu.
17:30. Agurain.
20:00. Etura (Barrundia). Afaldu ondoren, partehartzaile eta borroken aurkezpen- batzarra.
Uztailak 30, ostirala: ETURA-KANPAZAR-ATXONDO
9:30. Irteera Eturatik.
11:30. Leintz-Gatzaga. Hamaiketakoa.
12:15. Eskoriatza.
12:30. Aretxabaleta
12:45. Arrasate.
14:30. Kanpazar gaina. Bazkaria.
17:30. Kanpazarren Txirrindula martxarekin bat egiteko deialdia: denok batera Atxondoko akanpadara! Kanpazarretik abiatzen gara.
17:45. Elorrio.
18:30. Atxondo. Akanpadara iritsi gara! Bizikleta Martxari ongi-etorria. Monolitoaren inaugurazioa.
OHARRAK
IZEN EMATE ETA HARREMANETARAKO
Izen emateko muga epea: uztailaren 25, igandea.
Tel: 675613651
ahtrikeznafarroa@gmail.com
ERAMATEKO MATERIALA
Lo zakua, esterilla, eta aldatzeko arropa bizkar-zorro handi batean sartu behar dira (hori dena
laguntza-kamioian eraman eta etaparen bukaeran itzuliko da). Bestalde, egunean zehar
beharrezkoa duguna soinean edo txirrindulan eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak
eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da.
Akanpadan geldituko den jendeak oihal-etxea eraman beharko du.
ERRATZA- IBILGAILUA
Matxura kasuetan, furgoneta baten laguntza izango da.
OTORDUAK
– 30 €: 3 eguneko txartela: Bizikleta martxa osoko gosariak, hamaiketakoak, bazkariak eta afariak.
– 12 €: egun bateko txartela
– 7 €: otordu bat
Prezio hauetan ez da sartzen ostiraleko afaria ezta akanpadako gainerako otorduak ere.
BIZIKLETAK IRUÑERA BUELTATZEKO
Igande arratsaldean (abuztuak1) bizikletak kamioiez Iruñera itzuliko dira. Partehartzaileak
antolakuntzaren ibilgailuetan bueltatuko dira.
BIZIKLETA MARTXAREN INGURUKO ARGIBIDE GEHIAGO
twiter: @ahtgelditu
face-book: AHT Gelditu Nafarroa
ATXONDOKO AKANPADAREN INFORMAZIOA
face-book: AhtrikEzAkanpada
instagram: ahtrikezakanpada
  • Twitter
  • Facebook