Aurkezpena (Bilbo): Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa

Euskal Herriak kapitalari planto! plataforman (hainbat erakunde sindikal, sozial eta nazioarteko elkartasunez osatua) kanpaina bat hasi dugu Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa sortzeko.

Ekimenaren helburuak partekatzeko eta proposamenarekin bat egiteko, datozen hilabeteetan egingo ditugun informazio-bileretan parte hartzera deitu nahi zaituztegu. Lehenengoa Bilbon izango da, otsailaren 10ean, 18:00etan, Ekoetxean (Pilota kalea 5).

Kanpaina hau multinazionalek egindako giza eskubideen urraketa sistematikoak salatzen hamarkadak daramatzaten mundu osoko herri eta erakundeen borroka historikoen barruan kokatzen da. Zentroaren eginkizunak euskal enpresa transnazionalek atzerrian egiten dituzten jarduerak eta inpaktuak arautzea eta kontuak ematea izango lirateke, baita Euskadin jarduten duen kanpoko kapitalaren jarduerak ere, eta horrek zentroa beharrezko tresna bihurtzen du zigorgabetasun korporatiboaren aurkako borrokan aurrera egiteko.

Informazio gehiago aurki dezakezue hemen.

  • Twitter
  • Facebook