Bizizaleak Konpartsa ekologistaren Batzarra eta bazkaria (Bilbo)

Urriaren 22an, zapatuan, konpartsaren asanblada egingo dugu goizean, 10:30ean, Bolsan (Pilota kalea, 10). Ondoren, konpartsakideei laguntza eskertzeko bazkaria ospatuko dugu, Ekoetxean (Pilota 5).

Batzarrean konpartsaren egoerari buruz berba egingo dugu, eta datorren urtea nola ikusten dugun aztertuko dugu. Batzar parte-hartzailea izango da; beraz, denok proposamenak komentatzeko aukera izango dugu.

Prozesua errazteko, esteka bidaltzen dizuegu Aste Nagusia eta konpartsa baloratzeko. BETETZEKO AZKEN EGUNA URRIAREN 1a:

https://forms.gle/MUWj781KgagQ1MLFA

Bestalde, bazkarira joateko ezinbestekoa da izen ematea, ondorengo zerrendan edo Ekoetxeara deituta (944790119):

https://framadate.org/NSowSkMqUk1xxTOT

Begetarianoa bazara, jarri (V) izenaren ostean. Beganoa izan ezkero, (VN).

Sukaldarien taldea beharko dugu bazkaria prestatzeko. Animatzen zara?

PARTE HARTU! Zuen laguntza oso garrantzitsua da eta.

Gora Bizizaleak konpartsa ekologista eta biba zeuek! 💚🥳🥳

  • Twitter
  • Facebook