Aratusteak: prestaketa eguna

When:
2018-01-27 @ 11:00 – 19:00
2018-01-27T11:00:00+01:00
2018-01-27T19:00:00+01:00
Where:
Ekoetxea. Pelota kalea 5, behea-bajo. Bilbao
Heldu dira *INHAUTERIAK* aurten ere!
Beti bezala, otsailaren 3tik 13ra Bilboko Konpartsok antolatzen ditugun ekintza guztietara gonbidatzen zaituztegu. Aurrerago aktibitate guztien egitaraua bidaliko dizuegu, baina momentuz, *otsailaren 10a* apuntatu, egun horretan egun nagusia ospatzen baita, eta konpartsok gure mozorroak erakusten ditugu Kale Nagusian egiten den kalejiran.
Aurten, Bizizaleak Konpartsa Ekologistak “ *KOLORE GUZTIETAKO BASOAK* ” plataforma bermatzea hautatu du, helburua gisa basoen kudeaketa publikoan aldaketa esanguratsua sustatzea eta Bizkaiko bertako basoa berreskuratzea duena.
Horregatik, aurtengo mozorroa… ? *ZUHAITZA* ? izango da! Garratzitsua da bertako zuhaitzak bakarrik eramatea, beraz, dagoeneko hautatuta dauden 6 zuhaitz mota prestatuko ditugu lanegunetan. Bakoitzak, gustoko duen zuhaitza aukeratu ahal izango du, baita nahiago duen urteko sasoia ere.
Mozorroa eta kartelak prestatzeko bi lanegun egingo ditugu *Ekoetxean, urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an, 11tatik 19tara.*
Zenbat eta jende gehiago izan, orduan eta hobeto, beraz, beste persona batzuk gonbidatu ahal dituzu. Ondo pasatzeko gogoak bakarrik behar dira! Hori bai, garrantzitsua da lanegunetara etortzea, bestela ezin izango baititugu mozorro guztiak prestatu.
Proposamenari buruzko informazio gehiago:
  • Twitter
  • Facebook