Hitzaldia: “Ciencia ciudadana y gestión de especies invasoras y salud pública. Experiencias desde el proyecto Mosquito Alert”

When:
2016-12-12 @ 19:00 – 21:30
2016-12-12T19:00:00+01:00
2016-12-12T21:30:00+01:00
Where:
Ekoetxea (C/Pelota 5 BIlbao)

mosquito-muy-baja-definicionHizlaria: Aitana Oltra, Mosquito Alert proiektuaren koordinatzaile zientifikoa, Centro de Investigación Ecológica y Aplicaciones Forestales – CREAFeko eta Centro Superior de Investigaciones Científicas – CSICen mendeko Centro de Estudios Avanzados de Blanes – CEABeko kidea.

Zer da herritarrek sortutako zientzia? Moda iheskorra da ala, behin zabalduta, gure artean finkatuko ote da? Herritar-zientziari esker, sortzen al da hartu-emanik zientzialarien munduaren eta gainontzeko gizartearen artean? Nolako eragina izan dezake herritarrek sorturiko zientziak esparru publikoko erabakimenean? Galdera horiei erantzuten ahaleginduko gara, Smart City eta herritarrek sortutako zientzia bezalako kontzeptuak aintzat hartuta. Horretarako, tigre-moskitoaren kasu zehatza aztertuko dugu. Mundu osotik hedatzen ari da hainbat gaixotasunen bektore den espezie inbaditzaile hori. Mosquito Alert proiektuaren bitartez (www.mosquitoalert.com), ingurumen-auzi eta mundu mailako osasun publikoko arazo honen ikerketan eta kudeaketan herritar-zientziak duen egitekoa aztertuko dugu. Izan ere, herritarrek garatutako zientzia darabilten proiektuen artean, Espainian ibilbiderik luzeena duena da Mosquito Alert.

+ Ikusi kartela

Sarrera libre ta doakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

DIru laguntza: Bilboko Udala

  • Twitter
  • Facebook