Hitzaldia: La biodiversidad de Gaztelugatxe en peligro: 10 años luchando contra la lagartija de Pitiusas

When:
2018-03-01 @ 19:00 – 21:00
2018-03-01T19:00:00+01:00
2018-03-01T21:00:00+01:00
Where:
Ekoetxea (Pelota kalea 5, Bilbo)

Hizlaria: Ion Garin-Barrio, biologoa, Aranzadi Zientzia Elkarteko Herpetologia Saila.

1990eko hamarkadan Pitiusetako sugandila Gaztelugatxeko biotopo babestuan sartu zenetik gaur arte espezie horrek sorrarazi dituen arazoak eta ondorioak azalduko ditu Ionek. Paradoxikoki, espezie horrek zailtasunak ditu bere jatorrizko bizilekuan bizitzeko. Gaztelugatxen, ordea, leku egokia aurkitu du garatzeko, eta eragina izan du bertako espezieengan. Jazarpenik handiena horma-sugandilak jasan du, Gaztelugatxetik kanporatua izan baita. Aranzadik azken hamarkadan egoera hori hobetzeko erabili dituen neurriak ere azalduko ditu.

Sarrera libre ta doakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzailea: Aranzadi Zientzia Elkartea.

  • Twitter
  • Facebook