Hitzaldia: La última marisma del Bilbao metropolitano: propuesta para proteger y recuperar la Vega de Lamiako (Leioa)

When:
2018-06-19 @ 19:30 – 21:15
2018-06-19T19:30:00+02:00
2018-06-19T21:15:00+02:00
Where:
Ekoetxea
Pilota Kalea
5, 48005 Bilbo, Bizkaia
Espainia
Cost:
Free
Contact:
Ekologistak Martxan Bizkaia
944790119

Hizlaria: Urtzi Goiti, biologoa, UPV/EHUko irakaslea eta Lamiako Ibarraren Defentsarako Plataforma.

Leioako Lamiakoko Ibarra leku paregabea da, Bilboko itsasadarra bezalako erabat humanizatuta dagoen ingurune batean, non betetako aintzinako padura-zati txiki horrek oraindik ere hezeguneetako hainbat landare izaten jarraitzen duen.

Ihidi, lezkadi, sahasti eta lokazti horietan hegazti limikolo ugari daude, adibidez txirriak, kuliskak edo txirritxoak. Guztira 167 hegazti-espezie inbentariatu dira (Arriskuan dauden Espezieen Euskal Zerrendako 39). Bere aberastasuna, berezitasuna eta ahalmena direla medio, Lamiakoko Ibarra Euskadiko Hezeguneen Inbentarioaren barnean dago hartuta (III. taldea).

Hondakin uren araztegi, bulego eta jarduera industrialen proiektu desberdinetako desagerpena, bere birsorkuntzarako aparteko aukera eskaintzen du orain; zentzu honetan, Lamiakoko Ibarra Euskadiko eta Kantauri erlaitzeko mailan erreferentziazko naturgunea bihurtzeko Lamiakoko Ibarraren Defentsarako Plataformako proposamena azalduko du Urtzik.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia, Bizizaleak Kultur Elkartea eta Lamiakoko Ibarraren Defentsarako Plataforma.

Anima zaitezte etortzera eta zabaldu!

  • Twitter
  • Facebook