Hitzaldia: “¿Qué sabes de los contaminantes hormonales?”

When:
2016-06-16 @ 19:00
2016-06-16T19:00:00+02:00
2016-06-16T19:15:00+02:00
Cost:
Free

CHARLA CONTAMINANTES HORMONALES MBDHizlaria: Kistiñe García, Ecologistas en Acción-en “Libres de contaminantes hormonales” Kanpainaren Komunikazio Arduraduna.

Kartela ikusi

Kutsatzaile hormonalen izendapenean mota askotako sustantziak sartzen dira: besteak beste, glifosatoa, Bisfenol-A, ftalatoak edo pestiziden hondakinak aipa daitezke; guztiek amankomunean badaukate zerikusirik: pertsonen eta animali basatien hormonen-sistemak aldatzen dituzte, gaixotasun ugari sortaraziz. Horien artean, antzutasuna, jaiotze-akatsak, minbizia, diabetesa, obesitatea, immunitate-sistemako kalteak, autismoa eta hiperaktibitatearen sindromea daude.

Sustantzia toxiko horiek egunero erabiltzen ditugun produktuetan aurkitzen dira: elikagaietan, plastikoetan, elikagaien latetan, kosmetikoetan, garbiketarako produktuetan, arropan, etab…

Datorren ekainaren 15ean, Europako Batzordeak kutsatzaile hormonalei buruz erabakiko du, bi urteko atzerapenarekin, industriaren presio handiaren ondorioz.

Kutsatzaile hormonalik arruntenak zeintzuk diren ikusiko dugu, eta  toxiko horien esposizioa gutxitzeko aukerak erakutsiko dira. Aldi berean, Ecologistas en Acciónen gida berria aurkeztuko da, administrazio publikoetara zuzenduta dagoena.

Sarrera libre ta doakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

  • Twitter
  • Facebook