Elkarretaratzea: BBVAren Ekintzaileen Batzarra 2017

When:
2017-03-17 @ 10:00
2017-03-17T10:00:00+01:00
2017-03-17T10:15:00+01:00
Where:
Euskalduna Jauregiaren aurrean || Frente al Palacio Euskalduna
Bilbao
Vizcaya
España
Contact:
Plataforma contra el BBVA
Elkarretaratzea: BBVAren Ekintzaileen Batzarra 2017 @ Euskalduna Jauregiaren aurrean || Frente al Palacio Euskalduna | Bilbao | País Vasco | España

2007tik hona urtero legez, BBVAren aurkako Plataforma -antimilitaristek, ekologistek, hezitzaileek, sindikalistek, krisiak kaltetuek, internazionalistek eta abarrek osatua- BBVAren Akziodunen Batzarraren aurrean elkarretaratuko da, bankuaren politikak salatzeko. Aurten, elkarretaratzea martxoaren 17an egingo dugu, 10:00etan, Euskalduna Jauregiaren aurrean.

BBVA hiltzailea da, (oso) pobreen eta (oso) aberatsen arteko muga zabaltzearen erantzule delako. Egoera horren erakusgarri dira bere kupula eta bere azpijokoak.

BBVA hiltzailea da, armagintza finantzatzen duelako: 288 milioi euro baino gehiago mailegatu dizkie Espainiako armagintza-enpresei, Bakearen aldeko Ikaskuntzen Delàs Zentroaren azken txostenaren arabera. Txostenak gaineratzen du BBVAk sei milioi euro dituela Indra armagintza-enpresaren bono eta akziotan inbertituta. Gainera, gerraren sektoreko enpresetan gehien inbertitzen duen enpresa da BBVA.

BBVA hiltzailea da, egoera honetan, familiak etxegabetu eta kale gorrian uzten dituelako.

BBVA hiltzailea da, lurrak, bailarak eta milaka urte dituzten hiriak urperatzen dituelako. Ilisun hil egiten du (Kurdistan): urtegi handi baten eraikuntzak eskualdearen militarizazioa areagotu egin du. Quimbon hil egiten du: Giraldo aktibista erail egin zuten, bankuak finantzatzen duen urtegi baten aurka jarduteagatik.

BBVAren kasua berezia da mundu osoan sufritzen dugun etikarik gabeko finantzen sare honen baitan. 2.642 milioi euroko irabaziak izan zituen 2015ean, hau da, % 0,9 gehiago aurreko urtean baino. Aldi berean, herritar gehienak krisi sakon batean murgilduta daude, hain zuzen ere, bankuek eurek bultzatutako espekulazioa dela-eta, Estatuko funtsak desbideratzearen erruz eta etxegabetzeen erruz herritarrok pairatzen ditugun ondorioekin. Bien bitartean, bankuaren zuzendaritzak alimaleko soldatak eskuratzen ditu, eta sekulako etekinak bereganatzen.

Horren guztiaren aurrean, BBVAren aurkako Plataforma kalera irtengo da, zera salatzera: BBVAK etekin astronomikoak nola lortzen dituen eta BBVAk nolako eginkizuna duen gerretan, miseria sortzen eta planeta suntsitzen.

  • Twitter
  • Facebook