Elkarretaratzea Berta Cáceresen erahilketa gaitzezteko (Ibaien Munduko Nazioarteko Eguna)

When:
2016-03-14 @ 19:30
2016-03-14T19:30:00+01:00
2016-03-14T20:00:00+01:00
Where:
Plaza Biribila
Bilbao, Bizkaia
Espainia
Martxoaren 14an, astelehena, 19:00etan Bilboko Plaza
Biribilean (BBVAren aurrean)  kontzentrazio egingo da. Bertan, hain zuzen ere, bete-betean gaitzetsiko dugu martxoaren
3ko, asteazkena, goizaldean Honduraseko lenken etniako buruzagi ezaguna zen 45 urteko 
Berta Cáceres emakume indigena erail izana. Cáceres
Honduraseko Herri Erakundeen eta Indigenen Gizarte Kontseiluko (COPINH)
koordinatzailea eta giza eskubideen defendatzaile nabaria zen. Amerika
Arteko Giza Eskubideen Gorteak (CIDH) Bertaren babeserako kautelazko
neurriak ezarri zituen, mehatxuak jaso berri zituen-eta. Bere lan
historikoagatik, Ingurumenerako Goldman Saria eman zioten iazko
apirilean. Martxoaren 3an, ordea, bizitzeko eskubidea kendu zioten
indarrez.
Martxoaren 14a egun adierazgarria da, ?Ibaien Aldeko Munduko Eguna
delako. Hori dela eta, Berta geure kidea modu berezian gogoratu nahi
dugu egun esanguratsu horretan, egin zuen lan eskergagatik eta
Hondurasen eraikitzen ari diren hainbat presaren aurka garatu zuen
borrokagatik.KARTELA BERTA
Borrokatu beste aukerarik ez dugu Berta Cáceres
Informazio gehiago Ibaien Aldeko Munduko Egunaren inguruko kanpaina :
http://www.internationalrivers.org/

KARTELA
MANIFESTUA

  • Twitter
  • Facebook