ELKARRETARATZEA eta GIZA KATEA: Garoña betirako itxi!

When:
2017-02-04 @ 12:30
2017-02-04T12:30:00+01:00
2017-02-04T12:45:00+01:00
Where:
EUskadi Plaza, BIlbo - PSOE egoitza - PNVren egoitza

Kartela ikusi

Arrazoia:Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, Estatuko Gobernuarekin egiten diren negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatuzea.

Garoña itxi betiko!

Behean sinatzen dugun elkarte, sindikatu eta alderdiok dei egiten diegu euskal herritarrei datorren otsailaren 4an, larunbatean, Bilboko Euskadi Plazan 12:30etan egingo den kontzentraziora etortzera. Ondoren, giza kate bat egingo dugu Euskadi plazatik Sabin Etxeraino, Errekalde zumarkalean dagoen PSOEren egoitzatik pasatuz.

Helburua  Garoña ez zabaltzeko denon benetako inplikazio eta konpromiso eskatzea da. Garoña, alderdi politikoen agendan lehentasunezko gaia izatea. Berriz zabaltzekotan,  udal, aldundi, Jaurlaritza, enpresa eta herritar guztiek Iberdrolan betiko baja emateko konpromisoa hartzea eskatzen dugu.  Portabilitatea oraintxe bertan egin dezakegu ere, zentral nuklearra betirako ixtea sustatuz.

Ekintza hau Lisboan burutuko den Nazioarteko Biltzar Antinuklearrarekin batera egingo dugu. Bertan, inguruko estatuetako ekintzaileek zein hautetsiek hartuko dute parte. Gaur egun Portugalen ez dago zentral nuklearrik baina Extremadurako Almaraz oso hurbil dute eta energia nuklearrari buruzko eztabaida publiko handia dago han, espainiar estatuan ez dagoena. Nuklearrei baimena luzatu nahi diete 40tik 60 urteetara eta ez dute eztabaida hau ematerik nahi.

Txernobil eta Fukushimako 800.000 hildako eta 700.000 milioi euroko galerak eta gero, argi etan nahi dugu ez dugula hemen antzekorik nahi. Aski da! Egin dezagun denok portabilitatea behingoz energia berriztagarria saltzen duten enpresetara! ORAINTXE BERTAN!


Deitzen dute: AAVV Bilbao, CCOO, Desazkundea, Eguzki, EH Bildu, EHNE Bizkaia, Ekologistak Martxan, Energia Gara, Ernai, ESK, Equo, Ezker Anitza, Garoñaren kontrako Foroa, Goiener, Greenpace, Gure Energia, LAB, 15M Bizkaia, PAH, PCPE, Podemos, STEILAS, Sagarrak, Udalberri.


  • Twitter
  • Facebook