Getxoko Bolue Hezeguneari buruzko Jardunaldia

When:
2016-01-27 @ 19:00
2016-01-27T19:00:00+01:00
2016-01-27T19:30:00+01:00
Where:
Pilota Kalea
5, 48005 Bilbo, Bizkaia
España

BOLUE MUY BAJA RESOLUCIONBertako ugaztunak, azkonarra, azeria, basurdea, orkatza, erbinudea eta katagorria, besteak beste, apoarmatuak, anfibioak, narrastiak eta ehun hegazti espezie baino gehiago, hala nola lertxuna, antzara eta mirotza dira Bolueko hezeguneko fauna-populazioa osatzen dutenak. Animali horien kontrol eta zaintzaz arduratzen da Fauna eta Natura-ingurunea Hautemateko eta Aztertzeko Zerbitzua, Bolue Ingurumen Ikerketak enpresaren bitartez. Zerbitzuaren eginkizunen artean, espezie exotiko inbaditzaileen kontrola eta zaintza dago, arrotzak diren espezien ikerketaren barruan sartuta dauden espezieak dira, besteak beste: Floridako dortoka bezalako apoarmatuak -hezeguneko bertako apoarmatuen (apoarmatu korrontezale eta istilzalea) jarraipena ere egiten da-, arrainak, ugaztunak (bisoi amerikarra eta koipu), karramarro gorri amerikarra eta zenbait landare (Cortaderia selloana, Fallopia japonica, eta abar). Bestaldetik, Equinoccio Naturak hegaztien eraztunketa zientifikoaz 2007urtetik gaurdaino arduratzen da. Lan guzti hauek hurbiletik ezagutzeko jardunaldi baten barruan bi hitzaldi antolatu ditugu bertako ospeko naturalistekin: Xabier Buenetxea eta Sergio de Juan, hezegunearen bioaniztasunaren ezagutzailerik onenak.

Egitaraua

19:00 – Hitzaldia:

“Bolue: crónica natural de la gestión del principal humedal del Bajo Nervión”

Xabier Buenetxea,

fauna eta ingurumen kudeaketan naturalista eta teknikari espezialista.

BOLUE Ingurumen Ikerketa.

19:45 – HItzaldia:

“10 años de anillamiento científico de aves en Bolue”

Sergio de Juan,

eraztun-jartzailea, ornitologoa eta naturalista. Equinoccio Natura.

20:30 Mahai ingurua.

 

  • Twitter
  • Facebook