Ekotopaketak (Portugalete): Azken krisia, gure garaia!

Azken krisia, gure garaia! Ekotopaketak, gai ekosozialez aritzeko hiru eguneko jardunaldiak dira, mundu guztiari irekiak. XXI. Menderako topaketa hauek bi helburu nagusirekin antolatu dira: krisi ekosoziala erdigunera ekartzea eta galdera estrategiko bati erantzutea. 

1. KRISI EKOSOZIALA ERDIGUNERA EKARTZEA (Azken Krisia): akaso, giza historiako arazo handienaren kolkoan sartzen hasiak gara, krisi sistemiko batean. Baina, krisi hori ez da aurrekoak bezalakoa. Oraingoan, planetaren mugekin egin dugu topo: 2008an krisi ekonomikoa, 2020an pandemia, eta, aurten, gure basoak hausterre bilakaturik, loezina gauetan, gerra Europan, hornidura-kate apurtuak, ezegonkortasun ekonomiko-energetikoa, Melillan eraildakoak eta Bidasoan itotakoak, larre horiak Pirinioetan, prekarizazioa lantokian… Lotuta al daude? Titanika brankatik lehertzen hasi bada, mugikorrak itzali, burua altxatu eta isiltasun momentu bat behar dugu, gertatzen ari denaren tamainaz jabetzeko.

2. EUSKAL EKOLOGISMOAK TRESNA BERRIA BEHAR AL DU? (Gure garaia!): inoiz ez dira hainbeste arrazoi egon bizitzaren alde borrokan hasteko: dena dago eraldatzeke! Baina, olatu ekologista berria altxatzen hasi den garai hauetan, (H)EHan ez al dugu gehiago egiterik? Nola eman jauzi kuantitatibo eta kualitatibo bat? Tresna berria behar al dugu? Nolakoa? Horretaz eztabaidatzeko espazioa ere dira ekotopaketak. Batu olatu berde berriara! 

Programaren xehetasun guztiak ezagutu nahi badituzu, sakatu hemen.

Izena emateko formulario hau bete beharko duzu.

  • Twitter
  • Facebook