Herri Eskola Ekosozialista

When:
2017-05-09 @ 19:00 – 21:00
2017-05-09T19:00:00+02:00
2017-05-09T21:00:00+02:00
Where:
La Bolsa, pelota kalea 10. Bilbo

III Nazioarteko Topaketa Ekosozialisten Manifestuak zabaldutako bideari nolabaiteko jarraipena ematea da Euskal Gune Ekosozialista-Espacio Vasco Ecosocialista, ahalik eta irekiena eta anitzena izan behar da, eta honako helburu nagusi hau izan behar du: ekosozialismoaren ildotik, euskal sindikalismoaren, feminismoaren eta ekologismoaren arteko elkargunea, topagunea, kontraste gunea izatea.

Marko honetan, Herri Eskola Ekosozialista-Escuela Popular Ecosocialista Euskal Gune Ekosozialistaren tresna formatiboa eta social bat da. Garapen hezitzaile eta kulturala den egitasmo hau ondorengo gaitaz kezkatuta eta parte hartu nahi duten pertsonei zuzenduta dago: trantsizio ekonomikoak (bai energetikoa, bai eredu produktiboarena: industria, garraioa, eraikuntza, elikadura subiranotasuna…), sozialak (zaintzen antolakuntza soziala, osasuna, hezkuntza…), kulturalak (iraunkortasunerantzko hezkuntza, gure eguneroko bizitza eredua berpentsatzea, jakinduria tradizionala berreskuratzea…), legezkoak (ondare komunak berreskuratzeko eta babesteko legeak, kaleratzearen eta energia-pobreziaren aurka, bioaniztasuna…) eta territorialak (trantsizio bidean dauden udalerriak, ordenazio territoriala, aurrekontu partehartzaileak…). Eskolak laguntzaile papera bete behar du trantsizio hauetan puzzlea osatzen duten hiru baldintza hauek sartzeko: a) ingurumenarekiko iraunkorrak, b) sozialki bidezkoak eta c) demokratikoki erabakita.

  • Twitter
  • Facebook