
“Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia” topaketak TRADEBU proiektuaren barnean kokatzen dira. TRADEBU proiektua Ekologistak Martxan eta UPV-EHUren artean osatutako kontsorzioak bultzatzen du eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera mugatua, energiarekin erlazionatutako bestelako ingurumen eraginak edota energia pobrezia bezalako arazoak ikusita, energia ereduaren trantsizioa pentsatzeko eta planifikatzeko beharra ikusten da arlo akademiko zein sozial askotan. Proeiktuaren helburuetako bat gai honekiko eztabaida soziala burutzean datza eta helburu horren barruan kokatzen da azaldutako proposamena.