Kontxan paseo bat egin ezazu pasantearen aurka!

When:
2018-07-21 @ 12:00 – 14:00
2018-07-21T12:00:00+02:00
2018-07-21T14:00:00+02:00
Where:
Kontxako pasealekua
Contact:
Satorralaia bizilagunen mugimendua
695715510

Satorralaia bizilagunen mugimenduak aldarrikapen ekintza antolatu du datorren larunbatean, uztailak 21, “KONTXAN PASEO BAT EGIN EZAZU PASANTEAREN AURKA!” lemapean. Eguerdiko 12etatik ordu 2etara Kontxako pasealekuan dabilen jendeari STOP METROARI dioten aterki horiak banatuko dizkiogu Metroaren aurkako aldarria egin dezan gonbidatzeko. Ekintzara biltzeko zita eguerdiko 12etan izango da (gu 11’30tatik aurrera elkartuko gara)  Perlan eta Ondarretako tunelean jarriko ditugun puntu informatiboetan. Hor informazioa banatuko dugu bestalde, Donostian Kontxako hondartza ere zulatuta eraiki nahi duten azpiegitura honen aberrazioa salatzeko.

Ez alperrik, Espainiako Ecologistas en Acción erakundeak plazaratu berri duen “Banderas Negras 2018” txostenean Donostiako Metroa Bandera Beltzarekin saritua izan da, kostaldeari eragiten dioten astakeria handienen eta ingurumen-kudeaketa txarraren kasu gatazkatsuenen artean sailkatu baitu. Gainera, egitasmo hau sustatzen duen administrazioak, bai Eusko Jaurlaritzak eta bai Donostiako Udalak, gutxienez 200 milioi euro gastatu behar ditu garraioaren eta mugikortasunaren hobekuntzaren ikuspegitik justifikatzeko gai izan ez diren eta zeharo behar gabekoa den obra hori egiteko.

Beraz, larunbateko aldarrikapen ekintzan partehartzeko dei egiten dugu, STOP METROARI guardasola hartuta Kontxan paseo bat eginez.

 

  • Twitter
  • Facebook