Natura-ibilbide gidatua, Sotoscuevako Merindadea (Burgos)

When:
2018-06-17 @ 8:30 – 19:00
2018-06-17T08:30:00+02:00
2018-06-17T19:00:00+02:00
Where:
Merindad de Sotoscueva (Burgos)
Cost:
5 - 15 €
Contact:
Sagarrak Grupo Ecologista
944 263 769

Quisicedotik abiatu, eta Sotoscueva bailara ibiliko dugu, Quercus pyrenaica harizti-amezti polit batean zehar. Bailarako zenbait herri bisitatuko ditugu, besteak beste: Villabascones, Quintanilla de Sotoscueva eta Vallejo.

San Bernabéko kobazulo-baselizara ere hurbilduko gara. Hantxe dago, izan ere, Ojo Guareñako karsterako sarbideetako bat (orotara, 100 km baino gehiago ditu sistema osoak). Ibilbidea amaitzeko, berriro bailarara jaitsi, eta Guareñako sarbegitik pasako gara, eta Cueva herritik ere bai. Quisicedora bueltan, autobusak hartuko gaitu.
Ibilbideak 12 km inguru ditu, eta ez da zaila.

Irteera: 08:30 Arizko autobus geltokia (Basauri) – 09:00 San Nikolas aurreko autobus geltokia (Bilbo).

Helduera: 19:00 aldera helduko garela Bilbora, eta 19:30ak aldera Basaurira.

Oharra: egun osoko irteera da. Gomendatzen dizuegu mendirako oinetakoak, aldatzekoak, janaria, ura, eta arropa egokia eramatea (eguraldiaren arabera).

Txangoaren prezioa: 15 € helduak, eta 5 € haurrak.
Dirua honako kontu-zenbaki honetan sartu: 3035 0068 01 0681126228 (Laboral Kutxa).

Beharrezkoa da izena ematea. Toki-kopurua mugatua da.
Izena emateko azken eguna: ekainak 14.

  • Twitter
  • Facebook