Euskal Topaketak 2022 – Biziz Bizi (Bizkaia)

Biziz bizi elkarteak Euskal Topaketak 2022 antolatzen ditu ekainaren 25 eta 26an Bilbo Handian, Uribe Kostan eta Meatzaldean.

Bilbotik Gorlitzera joango gara bertako kanpinean lo eginez eta urrengo egunean Ibaizabal ibaiaren ezkerraldetik itzuliko gara.

Martxa zeharkaldi bat izango da, hau da, kanpinerako beharrezkoa den guztia eraman beharko da, denda, lo sakua eta esterilla. Bungalowak aspalditik beteta egonik bakar bakarrik kanpin dendan lo egin ahal izango da.

Lehenengo 14 kilometroak, Bizkaian bidegorri seguruak eta interkonektatuak eskatzen duen hileroko jai-martxarekin batera hasiko gara pedalei eragiten.

Gaur egun Ibaizabal ibaian zehar bizikleta-lotura segurua, Bilbao, Basauri, Etxebarri eta Galdakao herriak bat egin dezaten, aldarrikatzen ari gara. BIDEGORRIA GALDAKAORA ORAIN!!!

Gero poliki poliki, kostarantz eginez, Bizkaiako paraje ederraz disfrutatuko dugu. Mendi porturik ez da egongo, bai ordea aldapak. Kilometro gehienak porlanezkoak izango dira. Lasai joango gara, egunak luzeak bait dira.

Nahi izanez gero Bilbotik Plentziara 20 minutuero dago metroa eta Plentziako metro geltokitik kanpinera 10 minutu dira bizikletaz.

Urrengo egunean Bizkaiako zubitik Ibaizabal ibaiaren beste aldera gurutzatuko gara eta La Arenako hondartzan bazkaldu eta atseden hartu ahal izango dugu.

Jarraian Bilbora itzuliko gara eta elkarri agur esango diogu.

Parte hartzeko, izena, telefonoa eta ea kanpinean lo egingo duzun esanez, email bat bidali helbide honetara: meapunto@bizizbizi.org

Informazio gehiago esteka honetan.

  • Twitter
  • Facebook