Fernando García Dory artistarekin topaketa

When:
2019-04-11 @ 16:30 – 19:30
2019-04-11T16:30:00+02:00
2019-04-11T19:30:00+02:00
Where:
Arte Ederren Fakultateko Gradu aretoan
Leioako UPV-EHU Kanpusean

Apirilaren 11an, ostirala, 16:30-19:30 bitartean, Fernando Garcia Dory artistarekin topaketa izango dugu, Arte Ederren Fakultateko Gradu aretoan. CBL: Artekom , trantsizio energetikorako arte eta komunikazioa ikerketa taldeak antolaturik.

Bertan, artistak, berea den CAMPO ADENTRO proiektua aurkeztuko digu. Horretarako, proiektua osatzen duten bizileku, erakusketa, eztabaida eta argitalpenak erakutsiko dizkigu. Modu horretan, artearen bidez, agerian jarriko du nola irudikatzen den landa eremua jendartean eta zeintzuk diren honen mehatxu eta aukerak. Honekin, paisaiaren eraldaketa, ingurumen krisia eta krisi ekonomikoa, jasangarritasunerazko trantsizioaren inguruan eztabaidatzea eragingo du. Modu berean, arteak arazo hauek transmititzeko duen gaitasunaren inguruan eztabaidatuko du, baita artea egin edo ulertu nahi izatean landa eremuaren eraginaren inguruan ere.
Izan ere, garrantzitsua da konturatzea arte garaikidearen eta premiazkoak diren lurralde erabilera, ingurumenarekiko erlazioak, ekonomia lokalak eta forma eta politika sozialak bezalako gaien arteko lotura eza zergatik ematen den.

Animatu, zure zain gaude!

  • Twitter
  • Facebook