Jardunaldia: Basoen berreskurapena Gipuzkoan

When:
2019-12-14 all-day
2019-12-14T00:00:00+01:00
2019-12-15T00:00:00+01:00
Where:
Hernaniko Oronan

Krisi ekologiko globala bizi dugu eta egoera hori “klima larrialdia” izendatuz gizarteratu du Eusko Jaurlaritzak berak. Krisi ekologiko horren jatorria natur ingurunearen eta natur baliabideen muturreko ustiapenari lotuta dago. Gurean paisajeak berak erakusten digu larritasunaren maila, pinudien krisiak inoiz baino argiago bistaratu digulako egoera.

Aurreko urtean, Naturkon elkartean biltzen garen Gipuzkoako natur talde eta talde ekologistok monolaborantzan oinarritutako basogintza intentsiboaren eraginak gizarterako ahalegina egin genuen. Aurten horretan sakondu nahi dugu propio antolatutako jardunaldiaren bidez. Baina, diagnostikoa egiteaz gain, aterabideak bilatzen ari gara. Gipuzkoako basoak berreskuratzeko Udal ezberdinak egiten ari diren ekimenak erakusteaz gain, Lurgaia fundazioak baso-lurren zaintzari eta erosketari begira egiten ari den lana erakutsiko dugu.

Gipuzkoan, eta oro har, Euskal Herrian, basoak berres-kuratzea ezinbestekoa da karbono isuriak gutxituz, klima aldaketari aurre egin eta biodibertsitatea berreskuratzeko. Lurgaia Fundazioaren eskutik egin nahi dugu bide hori. Zatoz abenduaren 14rako IDEO-ORONAn antolatu dugun jardunal-dira.

NATURKON

  • Twitter
  • Facebook