Hitzaldia (Basauri): ‘Gure baso eta zuhaitzei begirada bat iraganetik’

When:
2022-05-12 @ 19:00 – 21:00
2022-05-12T19:00:00+02:00
2022-05-12T21:00:00+02:00
Where:
Casa de Cultura Ibaigane
Ibaigane
2 (Basauri).

Sagarrak – Ekologistak Martxanek antolatuta eta Hiri-Arbolaren II. Astearen barruan, “Gure baso eta zuhaitzei begirada bat iraganetik” hitzaldi izango da datorren maitzaren 12an, Ander Rose-n eskutik. (euskaraz).

Toponimiak aukera ematen digu gure inguruko tokien izen bereziak sortu ziren garaiko ezaugarriak ezagutzeko, eta agerian jartzen du gizakiaren eta hura bizi den ingurunearen artean dagoen lotura. Landaredia ingurune horretako funtsezko parte bat da, eta, hartara, zuhaitzekin eta beste landare batzuekin zerikusia duen toponimiak garaian garaiko paisaia eta landaretza irudikatzen ditu, eta lurralde bakoitzean bizi zirenentzako zeukaten garrantziaren adierazle da.

Ander Ros, Onomastika Elkarteko kideak, Basaurin eta inguruetan dauden mota horretako toponimoen zenbait adibide azalduko dizkigu, eta, horri esker, gaur egungo eta iraganeko gure ingurunea hobeto ezagutuko dugu.

Hitzaldia maiatzaren 12an izango da, 19:00etan,Ibaigane Kultur Etxean. Plazak mugatuak dira eta izena eman beharko da ekologia@sagarrak.org edo 94 4263769 helbideetan (izena emateko azken eguna: maiatzaren 10a), izena, abizena eta harremanetarako telefonoa adieraziz.

  • Twitter
  • Facebook