Hitzaldia (Donostia): La resistencia al Proyecto Integral Morelos (México) – un proyecto de infraestructura energéticas impulsado por empresas españolas

When:
2020-03-12 @ 19:30 – 21:30
2020-03-12T19:30:00+01:00
2020-03-12T21:30:00+01:00
Where:
Txoko Internazionalista
Iruresoro plaza
Egia
Donostia

Tradenerrek, beste hainbat eragileekin batera, martxoaren 11,12 eta 13an antolatu den Morelos Proiektu Integralaren aurkako ekintzaileen biran parte hartuko du.

Morelos Proiektu Integrala Mexikoko gobernuak herrialdearen erdialdean duen energia megaproiektu bat da. Proiektuak honako hauek hartzen ditu barne: bi zentral termoelektriko Huexca komunitatean; Tlaxcala, Puebla eta Morelos estatuetatik igarotzen den gasbide bat; Yautepec azpiestaziora doan linea elektriko bat eta Cuautlatik doan akueduktu bat. Espainiako Elecnor, Enagas eta Abengoa enpresek bultzatzen dute proiektu hori, eta Industria eta Merkataritza Ministerioaren Espainiako Enpresa Nazioartekotzeko Funtsaren laguntza du. Indigenen eta nekazarien komunitateek baztertutako proiektua da, kasu askotan bezala, honetaz kontsultarik egin ez zaielako. Erresistentzia horretan, 2019ko otsailaren 20an, Samir Flores buruzagia hil zuten.

  • Bilbo: martxoak 11, 18:30 Zirika Herrigunea (Erronda kalea, 12)
  • Donostia: martxoak 12, 19:30 Txoko Internazionalista (Iruresoro plaza, Egia)
  • Zalla: martxoak 13, 19:00 Sala de usos múltiples (Euskadi plaza, 9)

Hizlariak: Morelos, Puebla eta Tlaxcalako Lurraren eta Uraren Defentsarako Herrien Fronteko kideak (FPDTA-MPT) diren

– Samantha Cesar
– Teresa Castellanos
– Juan Carlos Flores

(Haien biografiak gaztelaniaz)

Antolatzaileak:
Ekologistak Martxan, Lumaltik, Paz y Solidaridad, Tradener, TxiapasEkin, OMAL, Berdinak Gara

 

  • Twitter
  • Facebook