Hitzaldia (Donostia) Landa ermuaren defentsan

Martxoak 29an Donostian HITZALDIA emango dute Baztango ERDIZ BIZIRIK eta Zizurkilgo ANDATZA-EZKELTZU BIZIRIK taldeek

–Maiatzaren 2an Antonio Turiel zientzilariarekin hitzaldi bat egingo da bestalde–

Martxoak 29 asteazkenean, Donostian hitzaldia emango dute Baztango ERDIZ BIZIRIK eta Zizurkilgo ANDATZA-EZKELTZU BIZIRIK taldeek, arratsaldeko 7etan Groseko Okendo Kultur Etxean. Hori dela eta, landa eremuaren defentsan egingo den hitzaldi honetara biltzeko eta zuen inguruan deialdi honen berri emateko gonbitea egiten dizuegu.

Izan ere, azken aldi honetan natur-guneak eta landa ingurunea gogor kaltetzen dituzten azpiegitura eta proiektu  berri ugariren eraso bortitza pairatzen ari gara. Hitzaldi honetan, Erdiz Bizirik taldeko Antton Laurnaga eta Maria Goienetxe kideek Baztango Erdizko mendi-lurretan (Saioa mendialdean) Magnesitas de Navarraren harrobi-meategi berria zabaltzearen ondorio larriak azalduko dituzte. Haiekin batera, Zizurkilgo Ezkeltzu mendian Green Capital enpresak eraiki asmo duen zentral eolikoak kaltetutako abeltzain eta Andatza-Ezkeltzu Bizirik taldeko Ttale Lizarraga eta Ainhoa Gil kideek gure ingurune aski hondatuan eragiten duen proiektu hori bertan behera uzteko dauden arrazoien eta egiten ari diren borrokaren berri emango digute.

Hitzaldiaren kartela atxikita bidaltzen dugu, baita Erdiz Bizirik solasaldiaren informazio grafiko laburtua ere. 

Maiatzaren 2an Antonio Turiel-en hitzaldia: 

Bestalde, maiatzaren 2an Antonio Turiel zientzilari-azterlariak “Energia berriztagarrien makro-proiektuak eta zentral eolikoak eztabaidan” izenburupean hitzaldia emango duela iragartzen dugu, Uliako Lore Baratzen parkean.

Mobilizazio deialdiak: Hitzaldi hauetan jorratuko diren gaien harira, Erdiz Bizirik taldeak apirilaren 22an Iruñean “Landa Eremuaren Defentsan: Lurraren osasuna, gure etorkizuna” lemapean manifestazioa deitu du. Halaber, hainbat taldek eta mugimenduk baterako ekimenean Gasteizen maiatzaren 20an manifestazio garrantzitsu bat egiteko  deia zabaldu dute “Lurraren defentsan: Euskal Herria bizirik!” lemapean.

Antolatzaileak: Donostian solasaldi hauek Satorraiala, Haritzalde, Uliako Lore Baratzak eta Ekologistak Martxan taldeek elkarrekin antolatu ditugu.

Zuen partehartzea espero dugu beraz, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena  ere.

(Antolatzaileekin harremanetan jartzeko telefono bat: 695715510).   

 

  • Twitter
  • Facebook