Hitzaldia (Gasteiz – Vitoria): Recordando a Lynn Margulis – La fuerza de la simbiosis

When:
2021-10-22 @ 19:00 – 20:30
2021-10-22T19:00:00+02:00
2021-10-22T20:30:00+02:00
Where:
Zapateneo

Hizlariak: Ricardo Amils (CSIC) / Carlos de Castro (Univ. de Valladolid)

Hitzaldi hau Lynn Margulisen omenezko zikloaren barruan dago, “Zientzia eta ekologismoaren arteko sinbiosia”, urriaren 18tik 28ra Iruñean, Gasteizen, Andoainen eta Bilbon ospatuko dana.

2021. urte honetan 10 urte bete dira XX. mendeko ikertzaile garrantzitsuenetako bat, Lynn Margulis, hil zela. Bere lanaren garrantzi zientifiko eta politikoa ondo ezagutzen dutenen eskutik ( fisikariak, mikrobiologoak,filosofoak, ekofeministak…) lankidetzaren eta sinbiosiaren ideian sakondu nahi dugu hitzaldi-ziklo honekin.

Bere ibilbide ikertzaile osoan zehar, ikerketa gehienak lehiaketek eboluzio-prozesuetan duten zereginari erreparatzen zioten bitartean, berak erakutsi zuen lankidetza indar boteretsua dela, gutxienez, bizitzaren agerpenean eta garapenean. Lynn Margulisek esan ohi zuen: «Bizitza batasun sinbiotiko eta kooperatibo bat da, elkartzen direnei arrakasta lortzen uzten diena». Bere ideiak ezagutu eta eztabaidatzera gonbitatzen zaituztegu. Aukera ezin aproposagoa iruditzen zaigu krisi ekosozialari irtenbideak bilatzeko premian gauden egoera honetan. Ongi etorriak!

ZIkloaren antolatzaileak: Zapateneo, UPV-EHU, Ekopol, Ekologistak Martxan, Katakrak, Euskal Gune Ekosozialista, Martin Ugalde Kultur Parkea eta Berria.

  • Twitter
  • Facebook