Hitzaldia (Mungia): Zer gertatzen da Mungialdean energiarekin? Kabletik tira dezagun…

When:
2022-05-12 @ 19:00 – 21:00
2022-05-12T19:00:00+02:00
2022-05-12T21:00:00+02:00
Where:
Torrebillela Kultur Etxea
Mungia

Hitzaldi hau Interkonexio Elektrikorik Ez! Plataformak, Ekologistak Martxanek, Butroi Bizirik-ek eta Goienerrek sustatzen dute. Maiatzaren 12an, osteguna, izango da, 19:00etan, Mungiako Torrebillela kulturgunean.

Ekitaldian, Bizkaiko golkoan zeharkatzeko asmoa duen interkonexio elektrikoaren proiektuaren azkenengo berriak plazaratuko dira eta proiektu faraoniko honen eta, oro har, trantsizio energetiko zentralizatuaren atzean dauden interes ezkutuei buruzko eztabaida irekiko da.

Bertan parte hartuko dute geopolitikan eta finantzaketan aditua den Alfons Perez ODGko (Observatorio de la Deuda en la Globalización) ikertzaileak, eredu energetikoan espezializatua den Álvaro Campos UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak, eta Miren Zorrillak. Azken honek, Interkonexio Elektrikorik Ez! plataformaren lana aurkeztuko du.

 

 

  • Twitter
  • Facebook