I. Pintxo ekologikoen lehiaketa

When:
2018-11-10 @ 12:00 – 15:00
2018-11-10T12:00:00+01:00
2018-11-10T15:00:00+01:00
Where:
Basauri
Contact:
Sagarrak Grupo Ecologista

Ekopintxo Txapelketaren lehen edizioa azaroaren 10ean izango da, Basaurin, 12:00etatik 15:00etara.
Sagarrak-Ekologistak Martxan Dorretxek antolatzen du, Biobaren laguntzarekin (supermerkatu ekologikoa), Helen okundegia eta Eskarabilla txoko.

Kontsumo arduratsu eta eraldatzailearen kanpainaren 9. edizioaren barruan —zeinaren helburua den sasoiko eta bertako produktu ekologikoen eskaintza sustatzea eta, aldi berean, Basauri dinamizatzea ostalaritzatik—.

Establezimenduei, beraz, sari bi banatuko zaizkie. Profesionalek osatutako epaimahaiak hautatuko ditu irabazleak. Aurkeztutako pintxoak balioetsiko dituzte, honako hauek aintzat hartuta: txapelketaren oinarriak; aurkezpena; originaltasuna-berrikuntza; zaporeen arteko harmonia; tenperatura; eta pintxoa prestatzeko lana.

Lokal parte-hartzaileentzako sariak:
1. saria: bereizgarria; 100 €, Basauriko dendetan gastatzeko; eta bazkari/afari ekologikoa 2 lagunentzat, Basauriko txoko batean.
2. saria: bereizgarria, eta bazkari/afari ekologikoa 2 lagunentzat, Basauriko txoko batean.

Basauriko edozein ostalaritza-lokal edo -establezimenduk eman ahalko du izena txapelketan, haren sailkapena edo kategoria edozein dela ere (taberna, kafetegia, jatetxea, hotela, eta abar), baldin eta epe barruan egiten badu eta oinarri hauek onartzen baditu.
Oinarriak kontsultatzeko: www.sagarrak.org

Izen-ematea doakoa izango da. Posta elektroniko bidez egin beharko da, 2018ko urriaren 23tik azaroaren 5era bitartean, ekologia@sagarrak.org helbidean.Honako datu hauek adierazi beharko dituzte interesdunek: establezimenduaren titularraren izena; parte hartzen duen establezimenduaren izena; eta harremanetarako telefono-zenbakia.

Datozen egunotan jakinaraziko dugu herriko zein establezimenduk hartzen duen parte.

Animatu eta parte hartu!

Dastatzaileentzako saria:
Bazkari/afari ekologikoa 2 lagunentzat, Basauriko txoko batean.
Parte hartzen duten establezimenduetara joan, ekopintxoak dastatu eta beren gogokoenaren aldeko botoa ematen duten herritar edo bisitariek ere saria jasoko dute.
Parte hartu. Eman iritzia zure Instagram eta Facebooken:#ekopintxo. Jarri iezaguzu @sagarrak.ekologista etiketa ere

Animatu eta parte hartu! On egin!

  • Twitter
  • Facebook