Ibilbide Ekologikoa (Bilbo): Nola hobetu Pagasarri?

When:
2021-11-20 @ 9:30 – 14:30
2021-11-20T09:30:00+01:00
2021-11-20T14:30:00+01:00
Where:
Plaza Zabalburu (Bilbao)
Contact:
Ekologistak Martxan
94 4790119

Oraingo honetan, Pagasarri mendia zeharkatuko dugu, Bilboko naturgunerik nagusiena, egin diren hobekuntza-ekintzak eta egin daitezkeenak behatuz eta komentatuz.

Bide tradizionaletik joango gara, baina Gaztelondora hurbilduko gara, zabortegi zahar horren garrantzia eta inguru horretarako proposamenak ezagutzeko; aurrerago, Igertura iritsiko gara, Pagasarriko elurzulorik zaharrenaren aztarnak aurkitzeko, eta Bolintxu bailara ikustean Artxondoko harrobiaz hitz egiteko aukera izango dugu.

Hormigoitu berria “isiltasunaren aldapa”-tik jarraituko dugu, eta “bide zaharre”-tik Pagasarriraino igoko gara, gero Ganetaraino. Ezkerreko pistatik jaitsi eta zuhaiztia zeharkatuko dugu; Super Surreko tunelen ahoetako bat ikusiko dugu.

Ibilbidean, Plan Berezian hainbat alderdiri buruz egindako proposamenak errepasatuko ditugu, hala nola, baso-kudeaketari, ibilgailuen sarbideen antolaketari edo harrera-eremuei buruzkoak; halaber, bideen kontserbazioari eta paisaiaren eta kulturaren berreskurapenari eta integrazioari buruzkoak ere jorratuko ditugu, besteak beste; proposatzen zena egindakoarekin eta Pagasarriren egungo egoerarekin alderatuko dugu.

9:30 Hasiera: Plaza Zabalburu.

14:30 Itzulia: Larraskitu (Iberdrola)

Eramateko gomendagarria: mendiko botak, bastoiak, janaria eta edaria

Derrigorrezko izen ematea azaroak 19, ostirala, 12:00ak arte. bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera mezu bat bidali “Azaroak 20 ibilbiderako izenematea” adieraziz gaian.

Antolatzailea: Ekologistak Martxan Bizkaia

Laguntzailea: Bilboko Udala

  • Twitter
  • Facebook