Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak

When:
2016-09-23 @ 10:54 – 2016-09-25 @ 11:54
2016-09-23T10:54:00+02:00
2016-09-25T11:54:00+02:00
Cost:
Free

Nazioarteko III. Topaketa Ekosozialistak

Urgentzia ekologikoa eta larrialdi soziala: erronka ekosozialen aurrean alternatibak eraikiz

ekosozialismoa plenarioa

 

Humanitatea bidegurutzean dago: edo sistema ekonomiko eta politikoa aldatzen dugu edo hondamendira goaz. Zaintza, ekologia eta gizarte arloko krisialdi latza pairatzen ari gara, bere adierazpen nabarmena aldaketa klimatikoa izanik. Ildo horretan, larriak ere badira bioaniztasunaren galera, baliabide naturalen agortzea eta baso eta oihanen suntsipena. Interkonektaturik dauden krisi multzo baten aurrean gaude, humanitatearentzat eta, oro har, izaki bizidunentzat orain arte ezagutu ez den mehatxua dakarrena. Horretaz gain, aberastasuna geroz eta esku gutxiagotan pilatzeak, desberdintasun ekonomikoa areagotzen duen banaketa geroz eta injustuagoa dakar, gure gizarte eta herrietan bizimodu duina eragotziz.

Hondamendiaren sustraian, etenik gabe metatzearen dinamika hedakorrean, kontsumismoan eta merkantzien fetitxismoan oinarritzen den ekoizpen, birsorkuntza, banaketa eta kontsumo sistema dago, kapitalismo heteropatriarkala. Sistema horrek desberdintasunen hazkundea, injustizia soziala, pobrezia eta bazterketa dakar. Logika hedakor hori ez da naturaren eta gizakiaren babesarekin bateragarria. Mugarik gabeko hazkundea, bizitza humanoa sostengatzen duten oinarri materialekin guztiz kontrajarria da. Norabidea aldatzen ez badugu, gero eta maiztasun handiagoarekin jasango ditugu hondamendi ekologikoak. Horiek guztiek, hildakoak, sufrimendua eta humanitatearen multzo geroz eta handiagoen desplazamenduak eragingo dituzte. Baliabide natural geroz eta urriagoak kontrolatu asmoz pizten diren gerrak ugarituko dira, eta herrien kontrol eta militarizazioan sakonduko da. Kapitalismoa, edozein modutara hazteko eta mozkinaren logika horrekin, humanitatea ekosuntsipenera bideratzen ari da. Kapitalismoa suntsipen handiko arma bat da. Orainaldia lapurtzen ari zaigu, eta gaur egungo eta hurrengo belaunaldien etorkizuna eragozten ari da.

Programa

Ostirala, irailak 23

  • 18:00 Aurkezpena. Iñaki Barcena
  • 18:30 Inaugurazio-plenarioa: Aldaketa klimatikoa, Parisen ondotik zer?
    • Maxime Combes (Attac, France)
    • Jon Palais (Bizi! Mugimendua, Euskal Herria)
    • Elizabeth Peredo (Observatorio Boliviano de Cambio Climático y Desarrollo)

Larunbata, irailak 24

  • 9:30 Plenarioa: Nola egingo diogu aurre urgentzia ekologikoari larrialdi sozialetik eratorritako arazoei erantzunez?
    • Manuel Garí, Nuevos modelos productivos para la transición
    • Daniel Tanuro, Urgencias ecológicas y sociales, ¿qué articulación, qué experiencias de lucha?
    • María Eugenia Rodríguez Palop, Un marco constitucional para los nuevos modelos productivos, energéticos y de consumo
    • Sandra Ezquerra, ¿cómo hacemos frente a la urgencia ecológica dando respuesta a los problemas derivados de la emergencia social?
  • 11:30 Atsedena
  • 12:00 Tailerrak
    • 1. Ardatza (Eredu produktiboa, zaintza eta enplegua): Yayo Herrero, Trabajos y modelo productivo en la crisis sistémica
    • 2. Ardatza (Elikadura Burujabetza): Burujabetzak elkarrizketan
    • 3. Ardatza (Energia Burujabetza): Luis González Reyes, Conrad Kunze, Gorka Bueno, Energiaren erronka geure jendartean
  • 14:00 Bazkaria
  • 15:30 Tailerrak
    • 1. Ardatza (Eredu produktiboa, zaintza eta enplegua): Hizlaria María Pazos. Esperientziak: Isabel Otxoa (ATH), Dominique Saillard (Oreka). Zaintzen antolaketa soziala
    • 2. Ardatza (Elikadura Burujabetza): Mirando al Futuro
    • 3. Ardatza (Energia Burujabetza): Mikel Otero (Fracking Ez), Alfons Pérez (ODG), Tchenna Maso (MAB), Mugimendu sozialak: erresistentziatik energia-ereduaren eraldaketara
    • 4. Ardatza (Ekitate sozialerako eta Lurraren defentsarako hezkuntza): Josemanu Gutierrez, Jorge Riechmann, Amaia Etxabe, Heziketa Ekosozialistarantz
  • 17:30 Atsedena
  • 18:00 Tailerrak
    • 1. Ardatza (Eredu produktiboa, zaintza eta enplegua): Hizlaria: Lluis Torrens. Sindikatuen aurkezpenak: ELA, LAB, ESK, STEILAS. Eredu produktiboaren eraldaketa: enpleguaren erronka
    • 2. Ardatza (Elikadura Burujabetza): Burujabetzari buruzko tailer prektiko-dinamikoa
    • 3. Ardatza (Energia Burujabetza): Emilio Santiago, Olatz Azurza, Alba del Campo, Energia-eredu berria eredu sozial alternatiborako
    • 4. Ardatza (Ekitate sozialerako eta Lurraren defentsarako hezkuntza): Garaion, Txatxilipurdi, Gure Platera gure aukera, Bizitoki, Heziketa-esperientziak eskolaren 4 paretetatik harago
  • 19:30 – 20:00 Tailerretako ondorioak

Igandea, irailak 25

  • 9:30 Plenarioa: Kapitalaren diktaduraren aurrean, herri-ahalduntzea: burujabetza, demokrazia eta justizia soziala
    • Zoé Konstantopoulou, El ejemplo de Grecia: auditoría de la deuda, referéndum y aceptación del tercer memorándum
    • Eric Toussaint, Políticas económicas y crisis de la soberanía de los Estados en la UE. Un “Plan B para Europa”
    • Izaro Gorostidi, Demokrazia, autodeterminazioa eta erabakitzeko eskubidea
    • Moderador Ramón Zallo
  • 11:30 Atsedena
  • 12:00 Plenarioa: Sindikalismoa trantsizio ekosozialistaren aurrean
    • Txiki Muñoz (ELA)
    • Ainhoa Etxaide (LAB)
    • ESK
    • Steilas
  • 13:30 – 14:00 Azken manifestuaren irakurketa

INFO + : alterecosoc.org

https://ekohitzhitz.wordpress.com/

 

  • Twitter
  • Facebook