Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, 2020 Klimaren Aldeko Matxinada eta Klimaren Aldeko Aliantza plataformak, baita hainbat erakundek ere, hala nola, Bizkaiko Larrialdi Klimatikoaren aldeko Aliantzak, ekainaren 5ean zehar zenbait ekintza egingo dituzte gizarte- eta ingurumen-justiziaren alde. Xedea #BidezkoEraldaketa eskatzea da; horrela bakarrik lortuko baita desberdintasunaren hazkundea, tenperatura globalaren igoera eta jendea auzo, osasun eta bizi-baldintza duinetatik kanporatzea geldiaraztea.

Leloa ‘Gizarte eta Ingurumen Justiziarekin Buelta’ izango da. !Koronabirusak sortutako krisi sanitarioak eta ekonomikoak agerian utzi ditu nagusi den sistema sozial eta ekonomikoaren kontraesan guztiak, eta, aldi berean, COVID-19 bezalako erronka global baten aurrean har daitezkeen neurri zorrotzak erakutsi du. Gauza bera egin liteke ondorio askoz handiagoak dituen krisi ekologikoari aurre egiteko.

Gaur egungo osasun egoera kontuan hartuta, eta gutxieneko arriskua bermatzeko, baita une honetan eman behar den adibidearen aurkako aglomerazio-irudia saihesteko ere, hainbat neurri higienikoak ezarri dira, hala nola, bertaratutakoen kopurua mugatzea edo segurtasun-distantziari eusteko espazioak mugatu beharra.

Antolatzaileak: 2020 Klimaren Aldeko Matxinada eta Klimaren Aldeko Aliantza plataforma herritarrak. Horiek gizarte zibileko ehunka erakunde biltzen dituzte, hala nola, ingurumen-elkarteak edo garapenerako lankidetzakoak, sindikatuak eta nekazaritza-erakundeak.

  • Twitter
  • Facebook