Jardunaldiak (Basoa, Artea): ‘Erresistentzia haziak’

Bizilurrek urriaren 17an eta 18an ‘Erresitentzia haziak’ jardunaldia antiolatzen du Basoan (Artean). Euskal Herriko emakume baserritar eta elikadura burujabetzaren aldeko militanteok gure ezagutzen eta jakintzen elkartrukea egiteko elkartuko gara. Topaketa Basoan izango da. Tailer praktikoak, teorikoak, eztabaidak, elkarrizketak, kontzertuak… izango ditugu.

Elkar ezagutzeko, ikasteko eta ondo pasatzeko unea izango da.

Bide batez, Etxaldeko Emakumeen proiektuak eta eztabaidak partekatuko ditugu, eta, gainera, La Via Campesinako nazioarteko kideek beste lurralde batzuetan dituzten jakintzak eta borroka-estrategiak partekatuko dizkigute.

Garrantzitsua da izena ematea, antolatu ahal izateko. Etorri nahi baduzu, izena emateko epea urriaren 13ra arte egongo da zabalik.

Bete esteka honetan galdetegia:
https://forms.gle/NQPVvHJBkAvG7TxdA

Programa osoa ikusteko HEMEN

Zalantzak argitzeko, idatz iezaguzu helbide honetara:
ikerketa@bizilur.org eta etxaldekoemakume@gmail.com.

  • Twitter
  • Facebook