Konpartsakide Eguna 2022 (Bilbao)

Gutxiago geratzen da Konpartsakide Egunerako. Hau uztailaren 16an izango da eta konpartsakide bezala Bizizaleak Konpartsatik gure eguna ospatzera gonbidatzen zaituztegu!

Urtero lez Areatzan Konparsa guztiak elkartuko gara bazkaltzeko eta ondoren kontzertu batzuekin dantza egingo dugu.

 

 

 

 

Hona hemen jarduera-programa:

  • 11:30: Pintxo txapelketa + ogi dastaketa.
  • 12:00: Baserriko piper eta tomate banaketa + haur jolasak.
  • 12:30: Ardo dastaketa.
  • 14:30: Sari banaketa.
  • 15:00: Konpartsen arteko bazkaria.
  • 17:30: Bingo musikatua.
  • 19:00: Motxila Elektrotxaranga.

Animatu zaitez!

  • Twitter
  • Facebook