Liburu aurkezpena eta solasaldia (Bilbo): Ezezagunerako bidaia. Mundua, klima eta ekologia krisian

When:
2020-11-17 @ 18:30 – 20:00
2020-11-17T18:30:00+01:00
2020-11-17T20:00:00+01:00
Where:
Zirika! Herri gunea
Ronda 12
Bilbao

Iñaki Petxarromanek hainbat aditurekin hitz egin ondoren krisi klimatiko eta ekologikoan barrena hobeto gobernatzeko informazioa oparo eta oso modu ulergarrian eman du “Ezezagunerako bidaia: mundua, klima eta ekologia krisian” liburuan; horren guztiaren berri ematera datorkigu Iñaki Petxarroman eta Martxelo Otamendi Zirika! Herri Gunera. 

Luzaz eszeptizismo interesatu bat sustatu bada ere, gaur egun ez dago klima aldatzen ari dela taxuz ukatzen duenik, ezta aldaketa hori giza jarduerak sortu duenik ere. Besteak beste, aldaketaren ondorioak dagoeneko jasaten ari garelako. Horra hor, esaterako, muturreko fenomeno meteorologikoak, gero eta ugariagoak, gero eta bortitzagoak. Bioaniztasuna, berriz, inoiz baino azkarrago galtzen ari da, zoonosiak, COVID-19 kasu, eta beste pandemia arriskuak biderkatzen diren bitartean.

Planeta EZEZAGUNERAKO BIDAIA baterantz abiatu da, eta, harekin batera, bertan bizi garen guztiok. Bidaia atzera-bueltarik gabea da, baina oraindik garaiz gaude, neurri batean behintzat, bidean izango diren astinduak gutxitzeko eta ahal den modurik onenean egokitzeko. Zientzialariek, ordea, argi dioskute: gehienez ere hamarkada bat dugu gu guztiok garraiatzen gaituen ontziaren norabideari lema kolpe sendo bat emateko.

Antolatzaileak: Sukar Horia eta Ekologistak Martxan

 

  • Twitter
  • Facebook