Manifestazioa (Bilbo): argiaren tarifazorik ez

Azken egunetan argindarraren prezioak muga historikoak gainditu ditu, elektriken oligopolioek aberastasuna pilatzen jarraitzen dute denon kontura, eta bien artean gobernuak ez du neurri eraginkorrik hartzen hau ekiditeko.

Energia eskubide gisa bermatze aldera ezinbesteko ikusten dugu sistema elektrikoaren publifikazioaren bidean berehala urratsak ematen hastea, bizitza dago jokoan, eta horregatik datozen egunetan antolatu diren mobilizazioetarako zuen babesa eskatzera gatoz, bi modutan:

Alde batetik, ondoko manifestua.ri atxikimendua emanez, eta bestetik honako deialdi hauetan parte-hartuz:

  • Urriaren 4an, astelehena, 10:30ean: Prentsa aurrekoa eta elkarretaratzea
  • Urriaren 7an, osteguna, 19:00etan: Manifestazioa.

Bi hitzorduak Euskadi Plazan (Iberdrola Dorrearen parean) izango dira

  • Twitter
  • Facebook