Manifestazioa (Bilbo): No hay tiempo! Justizia klimatikoa orain!

When:
2021-11-06 @ 18:30 – 20:30
2021-11-06T18:30:00+01:00
2021-11-06T20:30:00+01:00
Where:
Ayuntamiento de Bilbao (Tinglados)

Munduko agintariak berriro bildu dira Klima Aldaketari buruzko 26. Konferentzian -COP26- Glasgowen, Hegoalde Globaleko herrialdeen presentzia oso txikiarekin.

Planetaren tenperatura jada industriaurreko aroan baino 1,1ºC altuagoa da, eta aurreko 25 gailurretako akordioak gorabehera, neoliberalismoak bizitzaren eta gizartearen euskarriak suntsitzen jarraitzen du.

Klima aldaketa dagoeneko errealitate bat da: biodibertsitatearen galera, muturreko fenomeno klimatikoak, permafrost eta glaziarren urtzea edo errefuxiatu klimatikoen aurkako apartheida.

Aitorpenen erosotasuna alde batera utzi eta ekintzara pasatu behar da.

Horrek bultzatu gaitu gaurkoan Euskal Herriko hainbat eragileri (talde ekologistak, sindikatuak, gazte mugimendua, auzo elkarteak eta bestelako erakundeak) #COP26 Aldaketaldia proposatzera, hainbat ekimen eta aldarrikapenekin. Deialdi nagusia:

AZAROAK 6, LARUNBATA (18H30), BILBON IZANGO DUGUN MANIFESTAZIOA justizia klimatikoaren alde.

COP26 Aldaketaldiaren barruko sortutako ekimena

  • Twitter
  • Facebook