Manifestazioa (Donostia): Zezenketarik ez!

Larunbatean, abuztuaren 13an, Zezenketarik ez! Manifestazioa egingo da Donostiako Bulebarrean, Gipuzkoako Plataforma Antitaurinak antolatuta.

GPA gure lurretik zezenketak erauzteko indarrak bildu behar direla uste duten animalien aldeko elkarte zein alderdi politikoek osatutako mugimendua da. Metaketarako tresna da, zezenketen aurkako ahots bakarra osatzeko gaiaren inguruko aniztasun eta pluraltasuna bilduko dituen aterkia.

Mobilizazioa 18:00etan hasiko da eta bere helburua Udalak, Donostiako Aste Nagusian zehar, hiru eguneko zezenketetarako Ilunberen alokairua onartu duela protesta egitea da. Horrekin batera, antolatzaileek ahal den manifestaziorik handiena koordinatu eta deitzea nahi dute.

Animatu eta parfe hartu!

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook