Manifestazioa (Bilbo): Pagasarrira igoera

When:
2022-03-05 @ 10:00 – 13:00
2022-03-05T10:00:00+01:00
2022-03-05T13:00:00+01:00
Where:
Salida en plaza Zabalburu

Datorren martxoaren 5ean, Plataforma Supersur ez! Pagasarrirako igoera antolatu du. Ekintza honen helburua protesta egitea da, Bizkaiko Foru Aldundiak aisiarako eta kirolerako hiru eremu eraiki nahi baititu mendi horretan, gailurreko aterpe ondoan, Arnotegin eta Igertun.

Plataformak aldarrikatzen du mendira joaten diren pertsonek modu naturalean, irudimenez eta askatasunez gozatzeko eskubidea dutela, betidanik egin den bezala; horregatik da garrantzitsua Pagasarri bezalako ingurune gehiago ez artifizializatzea.

Igoera 10:00etan hasiko da Zabalburu plazatik, ondoren Igertukin lotu eta Pagasarriko gailurrean amaituko da. Antolatzaileek mendiko botak, makilak, janaria eta edaria eramatea gomendatzen dute.

 

 

  • Twitter
  • Facebook