Martxa – Kazerolada

When:
2018-12-20 @ 17:30 – 18:30
2018-12-20T17:30:00+01:00
2018-12-20T18:30:00+01:00
Where:
Artzai Onaren plazatik/Plaza del Buen Pastor, Donostia
Contact:
Satorralaia Bizilagunen Mugimendua
695715510

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Udaletxera Martxa-Kazerolada deitu du datorren abenduak 20 ostegunean, arratsaldeko 17’30etan Artzai Onaren Plazatik abiatuta, Metroaren aurkako oposizioa ozenki aldarrikatzeko. “HERRITARREI ENTZUN: METROARI EZ!” lelopean egingo dugu protesta, hain zuzen ere Udaletxea Metroaren obrak eragindako arazoen eta kalteen inguruan hainbat bizilagunek egin dituzten salaketen aurrean entzungor egiten ari dela eta pertsonen eskubideak ezerezean uzten dituela salatzeko. Metroaren obra erraldoi hori errefusatzen dugu gainera herritar gehienek:

> Ez da beharrezkoa Donostia eta eskualdeko herrientzat.

> Dbus eta Lurraldebus kaltetuko ditu, autoen trafikoa gutxitu   gabe.

> Baliabide publikoak xahutzea da: 200 milioi eurotik gora.

> Eraikuntza-lanekin bizilagunei arazo handiak eta hirian afekzio larriak eragiten dira.

> Donostiak garraio publiko ona du eta mugikortasuna hobetzeko aukera egokiago eta merkeagoak badira.

> Herritarren partehartzerik gabe inposatu da eta proiektu zentzugabe hori propaganda kanpainekin zuritu-ezina da.

Hori denagatik, datorren osteguneko mobilizazioan partehartzeko dei egiten dugu eta zuen inguruan deialdi honen berri ematea eskatzen dizuegu.

Abenduak 20 Osteguna (Udal-batzar eguna):

Udaletxera MARTXA-KAZEROLADA

17:30etan Artzai Onaren Plazatik abiatuta

  • Twitter
  • Facebook