BIZIZALEAK TXOSNAren Muntaketa

When:
2017-08-12 @ 8:56 – 2017-08-18 @ 9:56
2017-08-12T08:56:00+02:00
2017-08-18T09:56:00+02:00
Where:
Arenal, BIlbo

MUNTAIRAKO behar zaitugu!!

Aupa, lagun!

Aste Nagusia heltzear dugu eta txosna muntatu behar dugu! Animatuko zara muntaketa-lanetan laguntzera?
Nahi bezala lagun dezakezu: ez da beharrezkoa ezagutzarik ezta esperientziarik izatea, laguntzeko gogoz etortzea baino ez. Anima zaitez! Ondo pasatuko dugu! Gainera, taldetxo batek bazkaria prestatuko du Ekoetxean, lanean arituko garen guztiontzat: goiz eta arratsalde daudenentzat, arratsalderako datozenentzat, goizez ibili direnentzat…

Abuztuak 12an hasiko gara, eta abuztuaren 18ra arte egongo gara lanean.

Abuztuaren 12an batzuk Barakaldon geratuko gara, 10:00etan, Murrieta kalean, Lasesarreko Kiroldegiaren parean (planoa) lonjan dugun materiala jaso eta ondoren Areatzara joango gara. Beste batzuk Bilboko Areatzan egongo gara goizeko 10:00etatik.
Apuntatuko? Zatoz! Zure laguntza behar beharrezkoa dugu!

Bazatozela konfirmatuiguzu 620099300 telefonora deituz do email honetara erantzunez. Garratzitsua da!

Gainontzeko egunetan, 13tik 18ra alegia, 09:00etan hasiko gara Areatzan, txosnaren eremuan eta 20:00ak arte egongo gara bertan, beraz, nahi duzunean pasa zaitezke.

  • Twitter
  • Facebook