“Mugen amildegian oinez ibiltzea” txostenaren aurkezpena (Bilbo)

When:
2020-11-18 @ 19:00 – 20:45
2020-11-18T19:00:00+01:00
2020-11-18T20:45:00+01:00
Where:
Centro Cívico La Bolsa
Pelota 10
Bilbao

Hizlariak: Iñaki Barcena, Euskal Gune Ekosozialista eta Ekologistak Martxan eta Adrián Almazán, Ecologistas en Acción

Krisi ekologikoari, sozialari eta ekonomikoari aurre egiteko politikak

Txosten honekin, asmoa da debate eta gogoeta kolektiboa bultzatzea eta estrategiak eratzen laguntzea datorren erronka handiari heldu eta sortuko diren aukerak aprobetxatzeko. Nazioarteko askotariko erakundeek eta komunitate zientifikoaren zati batek emandako datuen arabera, gizateriaren historiako une berezi batean gaude: zibilizazio aldaketa handi batean.

Energia baliabideak eta materiala amaitzen ari direla ikusten ari gara, eta bioaniztasuna galtzearekin bat klima aldaketaren lehenengo zantzuak antzematen ari gara. Testuinguru honetan, kapitalismoarenak diren ekoizpen eta kontsumo ohiturekin jarraitzen badugu, sistemaren krisia bizkortu besterik ez dugu egingo. Baina ez bakarrik dago biosfera krisi sakonean, kapitalismo globala bera ere bere mugetara iristen ari da.

Aldatu beharrekoa hain erronka handikoa izanik, ikuspegi sistemiko bat hartu beharra dago arlo ekonomikoaz, politikoaz eta kulturalaz denaz bezainbatean; bide horretan, egitura sozial berri bat eratu behar da, eta Modernitateak arrastaka daramatzan zenbait mito eta erakunde gainditu. Ez da erraza bidea aurkitzea eta ibiltzea, baina, erronkei aurre egiten ez badiegu, gero eta urriagoak diren baliabideen pilaketan oinarrituriko autoritarismo eta faxismo modu berrien gorakada hauspotuko dugu, zeinak dagoeneko goraka baitatoz Atlantikoaren bi alderdietan.

Izena ematea derrigorrezkoa da: labur.eus/MugenAmildegia

Aforo mugatua.

Antolatzaileak: Euskal Gune Ekosozialista, Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Laguntzailea: Bilboko Udala

  • Twitter
  • Facebook