Oñate: ingurumen jardunaldiak

When:
2020-02-17 @ 20:59 – 2020-03-08 @ 23:30
2020-02-17T20:59:00+01:00
2020-03-08T23:30:00+01:00
Where:
Oñate

Natur Eskolak antolatutako jardunaldietan bi arlo nagusi jorratuko dituzte: batetik, hiri-biodibertsitatea eta bestetik, ingurumenarekin lotutako borroka, problematika eta erronkak. Egitarau oparoa antolatu dute; tartean, erakusketa, hitzaldiak eta irteera.

Natur Eskolako arduradunek datozen asteetarako antolatu dituzte Ingurumen Jardunaldiak. Bi gai nagusiren bueltako ekintzak egingo dituzte: hiri-biodibertsitateari “garrantzi berezia” emango diotela azaldu du Aimar Uribesalgok, arduradunetako batek: “Gurekin bizi diren espezieen ingurukoak ezagutzera eman nahi ditugu”. Horretarako, astelehenetik martxoaren 8ra bitarte erakusketa jarriko dute kultura etxean, eta, publikoari zabalik egongo den arren, bisita-gidaturen bat egingo dutela azaldu du Uribesalgok, “azalpenez lagunduta”, erakusketa ikustea lagungarria dela iritzita. Astelehenean bertan inauguratuko dute espazio hori; 18:30ean.

Ingurumen borroka, erronkak eta problematika ere landuko dituzte jardunaldietan zehar; esaterako, Lemoizko zentral nuklearraren harira sortutako gatazka, “eta hori ere izango da erakusketaren parte”. Ildo beretik, otsailaren 18an, Ez, eskerrik asko dokumentala eskainiko dute, Gladys de Estal militante ekologistaren hilketari buruzkoa.

Egitarau osoa

Erakusketa

  • Otsailak 17- martxoak 8: ‘Gure herrikideak: hiri-biodibertsitatea’

Hitzaldiak- Kultur Etxean 19:00

  • Otsailak 18, asteartea: ‘Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa’.Dokumentala eta solasaldia
  • 80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran. Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du. Oñatiko Natur Astearen barruan.
    Sabino Ormazabal, egilea.
  • Otsailak 19, asteazkena. “Mundu mailako ingurumen aktibisten errepresioa eta erailketak”, Martin Mantxo, Ekologistak Martxan.
  • Otsailak 21, ostirala. “Biodiversidad urbana. Su manejo y conservación en edificios”
    Jordi Gómez, Arabako Natur Institutua, Txepetxa eta Aranzadi elkarteetako kidea.
  • Martxoak 3, asteartea. “COLAPSO: capitalismo terminal, transición ecosocial, ecofascismo”
    Carlos Taibo, Madrilgo unibertsitateko irakaslea politika zientzian.
  • Martxoak 4, asteazkena. “Bai, mesedez! Egungo Ingurumen Gatazkak”
    Aitziber Sarobe, Arkamurka Natur Taldeko kidea, biologoa eta irakaslea.

Zine kluba- – Kultur Etxean 20:00

  • Otsailak 20: ‘O que arde’.
  • Otsailak 27: ‘Capitán fantástico’.

Irteera

  • Otsailak 22: ‘Lemoizko zentral nuklearra eta inguruko geodibertsitatea’.
  • Egun osoko irteera.. Goizean Lemoizko zentralaren inguruan ibilaldia egingo dute, eta bazkalostean, Jon Betanzos geologoak gidatutako beste ibilaldi bat egingo dute, “geodibertsitatea lantzea” helburu. Irteerara joateko, izena eman behar da aurrez, eta hori “ahal bezain azkarren” egitea gomendatu dute antolataileek. Interesa duenak, natureskola@ yahoo.es helbidera mezua bidali behar du, horretarako.

Gainontzekoak

  • Martxoak 1: Zuhaitz Eguna. 10etan Herriko Plazan
  • Martxoak 7: Zuhaitz Azoka. 9etan Herriko Plazan
  • Martxoak 8: Zuhaitz Eguna Aloñako Lagunekin.
  • Twitter
  • Facebook