Orkonerako bidea eta tunelen egokitzapena aldarrikatzeko martxa zikloturista (Barakaldo)

Baraka Bike Bike Txirrindulari Elkarteak martxa zikloturista bat antolatuko du apirilaren 3an Orkonerako bidea eta tunelen egokitzea aldarrikatzeko.

Bizikleta martxa Barakaldoko Herriko Plazatik abiatuko da 11.00etan Trapagan amaitzeko. Jende guztiak har dezake parte.

Ekimenaren helburua zeharkaldi horren egoera txarra ikusaraztea eta administrazioei Retuertotik Orconerako bidegorriraino guztiz egokitzeko eskatzea da.

Inguruko klub,elkarte eta partikularren laguntza dugu martxa horretarako.

Hemen duzu martxa honi buruzko informazio gehiago.

 

 

 

  • Twitter
  • Facebook