Parke eolikoen kontrako martxa (Bergara)

Bihar, urriaren 12an, mendiz mendi Bergarako Elosua mendira joateko deialdia egin du Gipuzkoako Mendiak Aske taldeak, parke eolikoen proiektuen kontra daudela adierazteko. 

Green Capital, Statkraft eta antzeko enpresak “tantaka” ari dira ezagutarazten Gipuzkoako hainbat udalerritan eolikoak jartzeko proiektuak, eta horren aurrean, azaldu dutenez, “erritmo berean sortzen ari dira bertako mendietako ondare naturala, arkeologikoa, geologikoa, historikoa, paisajistikoa eta espirituala, zein inguruetako baserrietako eta herrietako biztanleak, haien bizitokia, haien osasuna eta jardun ekonomikoa –bereziki nekazari jarduerari lotutakoa– babesteko taldeak edo plataformak”.

Asteazkenean 12:30ean jarri dute hitzordua Elosuan, gero agerraldi kolektiboa egingo dute eta bazkaltzeko parada izango dute bertaratuek.

  • Twitter
  • Facebook