Urdulizen Bertako zuhaitzen landaketa.

When:
2018-02-18 @ 9:00
2018-02-18T09:00:00+01:00
2018-02-18T09:15:00+01:00
Where:
Bilbon, San Nikolas/Basauri Arizko Autobus geltokia

INGURUMENAREN ALDE LAN EGITEKO EGUNA

Sagarrak–Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dugu berriro ere, eta bertara etortzeko dei egin nahi dizuegu.

Jardueraren helburua izango da lursail batean ingurumen-baldintzak hobetzea -duela gutxira arte eukaliptuak egon dira bertan landatuta.Bertoko arbola eta zuhaixkak landatuko ditugu.

Ordua: Bilbon, 09:00etan; Basaurin, 09:30ean.
Irteteko tokia: Bilbon, San Nikolas elizaren aurreko autobus geltokitik; Basaurin, Arizko autobus geltokitik.
Lagundu gaitzazue gure basoak leheneratzen.

Oharrak:

•Beharrezkoa da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.
•Egitekoa erraza da, haurrentzat izango da.
•Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.
•Lana amaitzean armosua emango diegu parte-hartzaileei.
Arduna goizez izango da. (Basaurira 15:00etan itzuliko gara, eta Bilbora 15:15etan).

Beharrezkoa da izena ematea.Izena emateko azken eguna: Otsailak 15
Izena emateko eta argibide gehiago jasotzeko,
SAGARRAKera deitu ahal duzue, 944 263 769 zenbakira, edota posta elektronikoa idatzi honako helbide honetara: ekologia@sagarrak.org

Zuen zain gaude!!!

  • Twitter
  • Facebook