Liburu – aurkezpena: “Guía de mamíferos de Euskal Herria”

When:
2018-03-07 @ 19:00 – 21:00
2018-03-07T19:00:00+01:00
2018-03-07T21:00:00+01:00
Where:
Ekoetxea (calle Pelota 5, Bilbo)

Hizlaria: Jonathan Rubines, biologoa, liburuaren egilea.

Egileak, Jonathanek, aurkeztuko duen gidaliburu honetan, Euskal Herrikofauna basatiaren 99 ugaztun espezieren berri ematen da, hala lehorrekoak, nola itsasokoak. Liburua erabilgarria izateko jaio da; eskuetan hartzen duenak espezie guztien fitxa multzo bikaina ez ezik, animalia bakoitza dentifikatzeko gako sorta ere edukiko du aukeran, hasi
oinarrizko jakintzetatik eta buka ikuspegi zientifikoagoan,
kaskezurretako ezaugarri bereizleak espeziez espezie azalduta. Gidaliburu honek irakurlea harrituko du, ez baita orain arte gurean antzeko lanik
argitaratu, eta, batez ere, erabilgarria izatea dauka helburu. Egile beraren “Guía de huellas, señales y rastros de animales” gidaliburuaz ere arituko gara.

Sarrera libre ta doakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

  • Twitter
  • Facebook