“Rutas para descubrir árboles monumentales” liburuaren aurkezpena

When:
2018-11-15 @ 19:00 – 21:30
2018-11-15T19:00:00+01:00
2018-11-15T21:30:00+01:00
Where:
Ekoetxea. Pelota kalea 5, behea-bajo. Bilbao
Cost:
Free
Contact:
Ekologistak Martxan
944 79 01 19

Eder, misteriotsu, harrigarri. Horrela agertuko dira gure begien aurrean liburu honetako arbolak. Zuhaitz apartak, behialakoak, txundigarriak edo erraldoiak gure ondarearen alderdi garrantzitsua dira, denon artean zaindu eta gorde behar dugun altxorra. Liburu honen helburua da irakurlea bidaiari alderraia bilakatzea. 35 ibilbide hauei esker, gure herriko izaki bizidun zaharrenak aurkitu eta zuhaitz aparten bidez gure historia eta nortasuna bertatik bertara ezagutu ahal izango ditugu.

Batzuetan txangoaren helburua zuhaitz bakarra izango da, paregabea, Mendazako Hiru Hanka artea edo Galarretako haritza kasu. Beste batzuetan, ostera, zuhaizti txikiak dira, adina, espeziea, edertasuna, tamaina, kondaira edo itzala direla medio paregabetzat jotzen ditugunak. Haien ezaugarriak, historia eta herri kulturan laga duten lorratza ezagutuko ditugu. Eta den-denek gure herrian zehar txango zoragarriak egiteko aitzakia emango digute, hasi Karrantzatik eta Holtzarteraino, edo Baiguratik Gorobel mendietaraino.

Hizlariak: Jonathan Rubines, biologoa, eta Marta Villota, Mendi Ingeniaritzan doktorea eta paisajista, liburuaren egileak.

Sarrera libre ta doakoa.

Antolatzaileak: Ekologistak Martxan Bizkaia eta Bizizaleak Kultur Elkartea.

Diru-laguntzailea: Bilboko Udala.

  • Twitter
  • Facebook