“Trantsizio energetikoa: Piztu aldaketa!”, liburu eta dokumentalaren aurkezpenak

When:
2016-03-15 @ 19:00
2016-03-15T19:00:00+01:00
2016-03-15T19:30:00+01:00
Where:
Civivox Condestable
C/ Mayor
2 planta baja 31001Pamplona
“Trantsizio energetikoa: Piztu aldaketa!”, liburu eta dokumentalaren aurkezpenak @ Civivox Condestable
Martxoaren 15ean, asteartea, 19:00etan izango du leku “Trantsizio energetikoa: Piztu
aldaketa!”, liburu eta dokumentalaren aurkezpenak, Iruñeako Civibox Condestable
aretoan.

Ekologistak Martxanek, UPV-EHU, Parte Hartuz eta Ekopol taldeekin batera aurrera
eramandako lankidetza ekimen hau bi urtetan zehar garatu da Tradebu izeneko
proiektuaren baitan (Zor Ekologikotik Bizitze Onerako Transizioa) eta bere helburua
eredu energetiko berri bat lortzeko lan egitea izan da. Liburuak, gaur egungo
energia eredua eta bailiabide naturalen agortzea dela eta, munduan zehar aurrera
eramaten ari diren kontsumo energetikorako proposamen alternatiboak aurkezten ditu,
Hegoaldeko kasuetan zentratuz,  Kuba, Ekuador eta Brasil tartean, baina baita
Iparraldean ere, Alemania, Katalunia eta Euskal-Herria, adibidez.

Aurkezpenean egileetako bi izango dira, Iñaki Barcena eta Ortzi Akizu, eta era
berean ARTERRA-tik Mauge Cañada, SUSTRAI-tik Xabier Zubialde eta ARANZADI-tik
Armando Cuenca eta Joel Dozzi izango dira hitzlari.
  • Twitter
  • Facebook