Emakumeen Lehenengo Topaketa Generoari eta Energiari buruz

When:
2018-02-02 @ 11:00 – 2018-02-04 @ 14:00
2018-02-02T11:00:00+01:00
2018-02-04T14:00:00+01:00
Where:
Arrupe Etxea (Padre Lojendio 2) eta Hikaateneo, Bilbo

Izenemate-orria.

Energia berriztagarrien sektorean diharduten emakumeak, trantsizio energetikoaren alde lanean ari diren emakumeak, pobrezia energetikoaren eta proiektu energetiko handien inpaktuaren aurka borrokan dabiltzan emakumeak elkartu egin gara, Bilbon, otsailaren 2tik 4ra bitartean burutuko den Emakumeen Lehenengo Topaketa Generoari eta Energiari buruz izeneko ekitaldia antolatzeko.

Ekimenaren helburua, batetik, emakumeak eta sexu aniztasuna adierazten duten pertsonak energiaren sektorearen botere-esferetatik kanporatuta daudela eta gure eredu energetikoak emakumeengan inpaktu bereiziak eragiten dituela salatzea da eta, bestetik, trantsizio energetiko bidezkoago eta iraunkorragoaren alde lan egiten ari diren emakumeak bistaratzea.

Egungo eredu energetikoa zikina da, insegurua, oligopolikoa, ekozida eta bidegabea, baina, gainera, matxista eta falokratikoa ere bada. Baina, hain zuzen ere, azken bi ezaugarri horiek ez da ezbaian jartzen. Ondorioz, desberdintasunak areagotzen dituzten jokabideak eta egoerak birsortzen dira, bai sektore energetiko tradizionalaren botere-guneetan, bai eredua aldatzeko proposamenak gauzatzen ari diren guneetan, eta oztopo handia da hori emakumeen partaidetzarako.

Urtearen erdi aldera, Gobernuak, oposizioak, CC OOk eta UGTk gizonezko 14 aditu aukeratu zituzten, Klima Aldaketaren eta Trantsizio Energetikoaren Legea diseinatuko duen batzordea osatzeko. Egitate hori dago, hain zuzen ere, Emakumeen Lehenengo Topaketa Generoari eta Energiari buruz ekimena sustatzen ari den taldearen sorburuan. Herrialde osorako bide-orria, 14 gizon adituk idatzia, emakume bat ere egon gabe.

Trantsizio energetikoan dihardugun emakume askorentzat, inflexio-puntu bat izan da egitate hori. Izan ere, alderdiek, enpresek, gizarte-erakundeek eta energiarekin lotutako mugimenduek emandako erantzuna: ez dute batzordea ukatu, eta, areago, zilegitasuna aitortu diote. Sektorean nagusi den matxismoaren adierazgarri onartezina da jarrera hori, gure ikuspuntutik.

Topaketaren talde sustatzailean honako erakunde hauetako emakume profesional edota ekintzaileek hartzen dute parte: Euskal Herriko Unibertsitatea, Xarxa per la Sobiranía Energètica, Som Energia, Ekologistak Martxan, Tradener, Mesa de Transición Energética de Cádiz, Ingeniería Sin Fronteras, Plataforma por un Nuevo Modelo Energético, Gure Energia, Europako Parlamentuaren Bilboko bulegoa, Movimiento Ibérico Antinuclear, Alianza contra la Pobreza Energética, Ongawa, Foro Extremeño Antinuclear, Observatorio Crítico de la Energía eta Ecologistas en Acción.

Topaketaren lehenengo egunean hainbat hitzaldi ireki egingo dira, Energia eraldatzen duten emakumeak: beste bazterkeria baten historia eta berdintasunerako aukerak” izenburupean. Topaketaren gainontzeko jardueretan emakumeek bakarrik parte hartuko dute. Jarduera horietan egoeraren diagnostiko parte-hartzailea egingo dute, eta trantsizio energetiko ekofeminista bultzatzeko tresnak landuko dituzte. Jardunaldietan trantsizio energetikoan lanean dabiltzan eta berdintasun-gaietan jardun nahi duten emakume guztiak elkartu nahi dira. Energiaren sektoreko emakume profesionalek eta ekintzaileek antolatutako lehenengo topaketa ahizpatia da hau.

*Ahizpati: emakumeen arteko elkartasuna, heteropatriarkatuaren testuinguruan.

********************************************************************************

EGITARAUA

2018ko otsailaren 2a, ostirala.
Arrupe Etxea, Aita Lojendio kalea 2. Bilbao

18:00etatik 20:30etara. Hitzaldiak: “Energia eraldatzen duten emakumeak:
Beste bazterkeria baten historia eta berdintasunerako aukerak”.

Topaketaren aurkezpena.

Klima aldaketaren eta megaproiektu energetikoen inpaktuak emakumeengan.

– “Desigualdad de género y pobreza energética” txostenaren aurkezpena:
Irene González, 
Enginyeria Sense Fronteres.

Emakumeen bazterkeria energiaren esparruan eta trantsizio energetikoa feminizatzearen beharrizana.
Alba del Campo, 
Mesa de Transición Energética de Cádiz.

Eredu-aldaketarako proposamen ekofeministak. Mónica Guiteras,
Xarxa per la Sobirania Energètica.

Sektore energetikoan erreferente diren emakumeen datu-basearen aurkezpena.
Judit Casas, 
Som Energia. (Hizlariak konfirmatzeke, tartean, energia berriztagarriekin, ekofeminismoarekin eta demokrazia energetikoarekin lotuta dauden zientzialariak, enpresariak, kazetariak eta ekintzaileak.)

—————

2018ko otsailaren 3a, larunbata.
Hika Ateneo. Ibeni kaia, 1. Bilbao

09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Emakumeentzako tailerrak (aldez aurretik izena eman behar da): Egoeraren diagnostikoa eta Genero eta Energia Sarearen lan-ildoak lantzea, parte-hartzean oinarrituta.

21:00etan. Kontzertua, Mónica Guiterasen eskutik. (Las Amigas de Yoli)

————

2018ko otsailaren 4a, igandea
Hika Ateneo. Ibeni kaia, 1. Bilbao

09:00etatik 14:00etara. Sozializaziorako eta sare-lanerako tartea.

——————————————–

Topaketa antolatzeaz gain, emakumerik ez duten (edo emakumeak apaingarri huts dituzten) ekitaldien egitarauak eta kartelak ere biltzen ari gara. Era berean, energiaren sektorean erreferente diren emakumeen datu-base bat prestatzen ari gara; ekarpenak webgunearen bitartez egin daitezke. Sektoreko erakunde guztiak animatu nahi ditugu berdintasuna gauzatzeko urratsak eman ditzaten: emakumeak ekitaldi guztietan eta erabakiak hartzeko prozesuetan sar ditzaten eta, gutxienez, parte-hartzaile kopuruari eta rolei dagokienez parekideak izango diren ekitaldiak burutu ditzaten.

  • Twitter
  • Facebook