IRTEERA GIDATUA KARRANTZARA:Ibilbide magalitikoa

When:
2016-05-29 @ 8:30
2016-05-29T08:30:00+02:00
2016-05-29T09:00:00+02:00
Cost:
Free
Contact:
Sagarrak-Ekologistak Martxan
944 263 769

8:30 Ernesto Erkoreka kaleko 8 zenbakiko autobus geralekuan. Bilbo

9:00 Arizko autobus geralekuan. Basauri

CARTEL SALIDA KARANTZA 2016_001Karrantza bailaran giza-jarduera handia izan zen Historiaurrean. Horren lekuko dira 50.000 urte baino gehiagoko zenbait aztarna. Trikuharriak, tumuluak eta harrespilak dira hoberen gorde direnak, bailara inguruko goialdeetako eremuetan. Zehazkiago, bailararen hego-mendebaldea da Bizkaia osoan Megalitoko monumentu gehien biltzen dituen aldea: Aizkoko Estazio Megalitikoa, hain zuzen ere.

Kartela ikusi

Megalitoko monumentu horiez gain, aukera ugari ematen digu bailarak. Oraingo honetan, Arreturas eta La Calera del Prado ibiliko ditugu. Trikuharrien ibilbideari ekingo diogu Arreturas muinotik. Gora egingo dugu mendiko larretan zehar, eta Berníako eta Cotobaseroko trikuharriak ezagutuko ditugu. Gero, baso-sartze batetik joango gara La Boherizako pagadiraino, eta berau zeharkatuko dugu; errekasto bat igaro, eta La Calera del Prado auzoraino iritsiko gara.

Ibilbideak 6,5 km inguru ditu, eta oso aldapa txikia (3,5 ordu, gutxi gorabehera). Amaieran autobusa izango dugu zain: atsedengune batera eramango gaitu, Concha auzotik hurbil, han bazkaldu, eta atseden hartu dezagun.

Arratsaldeko lehen orduan Vista Alegre baserria bisitatuko dugu, eta izen bereko gaztandegi ekologikoa; gazta, jogurta, eta abar egiten dute, eta aukera izango dugu prozesua bertatik bertara ikusteko.

Oharra: Egun osoko irteera da eta, beraz, menditik ibiltzeko

oinetakoak, janaria, ura eta berokiak eramatea komeni da.

Txangoaren prezioak: 10€ – helduak 5€ umeak.

Hurrengo kontu-zenbakian sartu: 3035 0068 01 0681126228 Laboral  Kutxa.

Derrigorrezkoa da izena ematea. Plaza mugatuak.

Izena emateko azken egunamaiatzak 26

  • Twitter
  • Facebook